Euskal anarkisten bidaia Hego Ameriketara

Euskal Herrian argitaratu eta gero, Culmine Argitaletxe argentinarraren edizio berriak Hego Ameriketako irakurleengana helaraziko du liburua/EFE
Euskal Herrian argitaratu eta gero, Culmine Argitaletxe argentinarraren edizio berriak Hego Ameriketako irakurleengana helaraziko du liburua / EFE

'La gesta traicionada. Los anarquistas vascos y la guerra civil en Euskal Herria' liburuak Euskal Herriko anarkistek Espainiako Gerra Zibilean izan zuten paperean sakontzen du

Alfredo Velasco Nuñezen 'La gesta traicionada. Los anarquistas vascos y la guerra civil en Euskal Herria' liburuak Euskal Herriko anarkistek Espainiako Gerra Zibilean izan zuten paperean sakontzen du. Euskal Herriko DDT Argitaletxeak argitaratu zuen testuaren lehenengo edizioa. Orain, Culmine Argitaletxe argentinarraren edizio berriari esker, Hego Amerikako irakurleengana iritsiko da.

Egilea, Alfredo Velasco Nuñez, Bilbon jaio zen 1973an eta Zuzenbide eta Historia lizentziatua da Deustuko Unibertsitatetik. Mugimendu akratari buruzko beste liburu batzuk ere idatzi ditu, tartean, 'El hilo negro vasco: anarquismo y anarcosindicalismo en el País Vasco (1870-1936)'.

Editoreek azaldu dutenez, «bibliografia zabala dago Guda Zibila eta Mugimendu Libertarioari buruz, baina ez dago hainbeste materialik euskal anarkistez eta frontean pasa zituzten hamabi hilabeteez» jaso du Euskal Kultura atariak.

«Bibliografia eta memoria pertsonalak badaude baina orokorragoak dira, Euskadi Gudarosteari buruzkoak kasu», gaineratu dute.

«Izan ere, 'CNT del Norte' kazetan argitaratutako artikulu askori esker ikusi ahal izan dugu Iraultza Sozialak ez zuela aurre egin Euskal Herrian, jazarpen egoera eta Ipar Fronteko isolamendua tarteko, Mugimendu Libertarioak garaipen militarrari eman baitzion lehentasuna. Testuinguru horretan, atzeratu egin behar izan zuten Iraultzaren garapena, 'Gesta' bera».

'La gesta traicionada' hilabete amaieran egongo da eskuragai Hego Amerikan. Dena den, Culmine Argitaletxetik jakinarazi dute aurre salmenta bat egiteko asmoa adierazi zute. Facebook-en ere badago Argitaletxea, Ediciones Culmine izenpean.

Temas

Euskera

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos