Borrar
Bertsolari Gazteen Sariketa

Errima ehiztariak taldeak lortu du finalaurrekora azken txartela

Lehena Getxon izango da eta Sagutxo kaskarinak eta Txori kantari taldeak arituko dira

I. M.

Osteguna, 16 azaroa 2023, 14:00

Comenta

Errima ehiztariak taldea nagusitu da Zornotzako Andra Mari Ikastolan lehiatu den Bertsolari Gazteen XXXI. BBK Sariketako azken kanporaketan eta azaroaren 22an Mungian jokatuko den finalaurrekora sailkatu da. Lehen aldiz hiru talde aritu ziren eta Naroa Iturrioz, Enara Gallastegi eta Haizea Telleriaz gain Poto maitaleak -Iradi Barrenetxea eta Iraia Lauzirika- eta Iurretaren su etenetik -Garazi Uriarte, Kelmene Abaitua eta Naroa Jaio- aritu ziren kantuan.

Gai-jartzaile lanetan Xabier Irakulis ibili da eta hiru taldeen jarduna balortazea egokitu zaie Ander Elortegi, Juanjo Respaldiza eta Miriam Juaristi epaileei. Idazkari Maria Ortega aritu da.

Hala, lehen lau saioak jokatuta XXXI. Gazteen BBK Sariketak amaitu du kanporaketen fasea.

Kanporaketak amaitzearekin batera, finalaurrekoen fasea heldu da. Datorren astelehenean izango da lehenengoa, Getxoko Getxo Elkartegian, arratsaldeko 18:00etan. Bertan, Sagutxo kaskarinak eta Txori kantari taldeak arituko dira. Bigarren finalaurrekoa Mungian izango da, Torrebillela kultur etxean, azaroaren 22an. Bertan, gaurko saioko irabazlea, Errima ehiztariak, eta Zallako Anitzak arituko dira bertsotan gaztetxoen mailan.

Nagusienean, ostera, Sasemorenak, Pello Joxepak eta Bilboko Bertsolari Koittauak izango dira parte hartzaileak Getxoko finalaurrekoan; Izaron hautsak, Kristiñauen Justozieruek eta Ba...Learen bertsoak taldeak arituko dira Mungian.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Errima ehiztariak taldeak lortu du finalaurrekora azken txartela

Errima ehiztariak taldeak lortu du finalaurrekora azken txartela