'Errima ehiztariak' eta 'Izaron hautsak' taldeek osatuko dute finala
Azaroaren 29an izango da XXXI. BBK Sariketako txapeldunak aukeratzeko lehia
I. Mendia
Jueves, 23 de noviembre 2023, 09:41
BBK sariketako 31. edizioko bigarren finalaurrekoa Mungiako Mugire Txokoan izan zen atzo, asteazkena, eta 'Errima ehiztariak' eta 'Izaron hautsak' taldeak nagusitu ostean osatuko da datorren asteazkenean izango den finala. Lehenik A multzoarena izango da, 18 urtera arteko bertsolari gazteekin eta ostean izango da B multzoaren txanda 24 urtera bitartekoekin.
Publicidad
Lehian Naia Martin, Nahia Ruiz De Arbulo eta Aimar Marcosek osatutako 'Zallako Anitzak' eta nagusitu zen 'Errima ehiztariak' taldeko Haizea Telleria, Enara Gallastegi eta Naroa Jaio kideak aritu ziren. Bigarren multzoan kantatu zuten 'Ba...Learen bertsoak' -Sara Asenjo, Garazi Navarro eta Kelmene Abaitua-, 'Kristiñauen Justozieruek' -Igor Galarza, Bittor Altube eta Ander Elorriaga- eta 'Izaron hautsak' -Izaro Bilbao, Janire Arrizabalaga eta Jokin Arriola-. Saioko aurkezlea Jone Larrinaga izan zen eta epaimahaia Ander Arrienek, Miriam Juaristik eta Juanjo Respaldizak osatu zuten. Idazkari beharra Ander Elortegik egin zuen.
Lehena astelehenean izan zen Getxoko Getxo Elkartegian eta hartan ere bi multzoetako taldeak aritu ziren kantuan. A multzoan Amaia Gallastegi, Maddi Aurtenetxe eta Naroa Iturrioz gazteek osatutako 'Sagutxo kaskarinak' nagusitu zen eta B multzoan, aldiz, Araitz Katarain, Ixone Asategi eta Irune Basagoitik osatutako 'Pello Joxepak' taldea.
Orain finala Bilboko BBK Salan izango da, azaroaren 29an, 18:00etan. Orotara 50 bertsolari inguru aritu dira kantuan 2023ko edizioan, lehen aldiz bertsolarien harreman naturalen arabera sortutako taldeekin. Izan ere, aurrez Bizkaiko eskualdeetan oinarritzen zen osaketa. Saio guztiak eskola ordutegian egin dira, eta, beraz, ikusleak ikastetxeetan bertsolaritza lantzen ari diren ikasleak izan dira. Sarrera librea eta doakoa izango da.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión