Errezitaldia egingo du Castillo Suarezek Koldo Mitxelenan

Suarez, Elkar liburu dendan, azken liburuaren aurkezpenean/Luis Michelena
Suarez, Elkar liburu dendan, azken liburuaren aurkezpenean / Luis Michelena

'Poetika' zikloan parte hartuko du maiatzaren 24an, ostirala, idazle nafarrak. Bere azken lanaren inguruan ariko da; 'Irautera' poema-liburuaz

DVDonostia

Donostiako Koldo Mitxelena Kulturunean 'Poetika' poesia-errezitaldi sorta ari dira egiten otsailetik ekainera. Hilean behin egiten dira Areto Nagusian, euskaraz nahiz gaztelaniaz, bertako eta kanpoko poeten eskutik. Oraingoan, maiatzaren 24an, Castillo Suarezek bere azken lanari jarriko dio ahotsa: 'Irautera' poema-liburuari, hain zuzen.

Poeta gonbidatuak bere olerkien irakurraldi librea egingo du, eta aditu batek poetaren aurkezpena egingo du gero, haren poesia lanaren nondik norakoetara hurbilketa kritikoa eginez. Gainera, Musikeneko ikasleek errezitaldiak musikatuko dituzte. Guztira bost emanaldi antolatu dira.

Maiatzaren 24an, ostirala, Castillo Suarez izango da poeta gonbidatua, beraz, Koldo Mitxelenan. Idazle nafarraren lanaren berri Garazi Kamiok emango du, eta aurkezpen lanak, José Luis Padrónek egingo ditu. Miguel Ayerrak bere klarinetea eramango du.

Zazpi urteko isilaldiaren ondoren, 'Irautera' argitaratu du Altsasukoak, orain arteko libururik «biribilena», Elkar etxeko Xabier Mendiguren editorearen arabera.

Ironiak jarraitzen du bere lekua edukitzen idazlearen ekosistema poetikoan, «erosotasunaren seinale» eta «sedukziorako tresna» gisa. Azken urteek, hala ere, ahotsean eragin diotela uste du idazleak, eta haurtzaro eta nerabezaro garaiko irudiak ordezkatu ditu, oraingoan, biziraupenaren inguruko hausnarketak.

Saio gehiago

Gero, ekainaren 6an, Leticia Bergé madrildarraren irakurketaren ondoren, Jon Obesok arakatuko du bere obra, eta María Rodríguezek (biolontxeloa) musikatuko.

Ana Pérez Cañamares kanariarrak abiatu zuen zikloa otsailaren 22an. Martxoaren 15ean, gaztelaniazko beste saio bat egin zuen Amalia Iglesias Sernak. Euskarazko saioak apiriletik aurrera egingo dituzte. Apirilaren 12an, Karlos Linazasorok egingo zuen errezitaldia, eta Aritz Gorrotxategik aztertu zuen bere obra, Jon Goirik musikatutakoa bere violoncelloarekin.

Irakurri gehiago

Temas

Euskera