Errenterian ekingo diote gazte mailako lehenengo Dantza Txapelketa Nagusiari

Donostiako Koldo Mitxelenan egin dute txapelketaren aurkezpena/Gipuzkoako EDB
Donostiako Koldo Mitxelenan egin dute txapelketaren aurkezpena / Gipuzkoako EDB

Bi berrikuntza nagusi izango ditu ligak: txapelketa bakoitzean, aditu batek, dantzariek oinarrizko dantza pausoak nola egiten dituzten jasoko ditu dantzari bakoitzeko txosten bat egiteko, eta neska eta mutilek dantza berdinak dantzatu beharko dituzte. Bereizketa bakarra, adina izango da

El Diario Vasco
EL DIARIO VASCODonostia

Maiatzaren 11n, arratsaldeko 18:00etan, Errenteriako Niessen Kultur gunean ekingo diote gazte mailako lehenengo Dantza Txapelketa Nagusiari. Euskal Dantzarien Biltzarrak, Ereintza Elkarteak eta Sustraiak Dantza Taldeak antolatuta, A sailaren (2009, 2010 eta 2011 urteetan jaiotakoak) eta B sailaren (2006, 2007 eta 2008 urteetan jaiotakoak) txapelketak egingo dituzte.

Maiatzaren 18an, bestalde, arratsaldeko 4:30ean, Legazpiko Latxartegi aretoan, D sailaren (2004 eta 2005 urteetan jaiotakoak) txapelketa egingo dute.

Dantzari bakoitzak, saila bakoitzeko, 3 sailkatze txapelketetan parte hartuko du. Txapelketa horietan lortutako sailkapenaren arabera, puntu batzuk eskuratuko ditu. Iazko aurresku ligaren sailkapenaren arabera lortuko da txapelketa hauetan parte hartzea. A sailean, 6 dantzari ariko dira, B sailean, 12 dantzari, eta D sailean, beste 18. Txapelketa hauen dantza-ordena erabakitzen duen zozketa ordena egin aurretik, bajaren bat balego, erreserban dagoen hurrengo sailkatuari parte hartzeko aukera emango zaio.

Epaimahaikideak Gipuzkoako Euskal Dantzarien Biltzarrak izendatuko ditu. A sailean Txakolin eta Agurra dantzatuko dute, B sailean Erribera eta Humboldt zortzikoa, eta D sailean, Ehun dukat, Aurkez aurke eta Agurra. Dantzariek Gipuzkoako ohiko jantziaz hornitua dantzatu beharko dute.

Bi berrikuntza

Aurten bi berrikuntza nagusi izango dira ligaren antolaketan. Txapelketa bakoitzean, aditu batek, dantzariek oinarrizko dantza pausoak nola egiten dituzten jasoko dute. Datu horiek bildu eta txosten bat egingo da dantzari bakoitzeko.

Lehenengo aldiz, liga bateratua izango da; hau da neska-mutilek dantza berdinak dantzatu beharko dituzte. Bereizketa bakarra, adina izango da.

Dantzariak Gipuzkoako 14 herri ezberdinetakoak izan direlarik (Aduna, Anoeta, Asteasu, Donostia, Elgoibar, Hernani, Larraul, Lasarte, Legazpi, Lezo, Oiartzun, Pasaia, Villabona eta Zizurkil), jaiotze urtearen arabera 3 kategorietan banatu dira: A kategorian, 2009-2010-2011 urteetan jaiotako neska-mutilak daude, B kategorian, 2006-2007-2008 urteetakoak, eta D kategorian, 2004-2005 urteetakoak.

Haurrek txikitatik, Gipuzkoako dantzen urratsen teknika landu eta ezagutzea, eta haurrak, dantza talde nagusietara iristerakoan, gazteek duten mailari eta esperientziari dantza taldeak indartzeko helburuarekin egiten dute lehiaketa.

Temas

Euskera