Borrar
Ondarearen Europako Jardunaldi

Eraikin historikoa ezagutzera gonbita luzatu du Euskal Itsas Museoak

Ondarearen Europako Jardunaldien baitan bi jarduera antolatu ditu, irailaren 27an eta urriaren 4an

I. M.

Ostirala, 19 iraila 2025, 12:37

Comenta

Euskal Itsas Museoak, Ondarearen Europako Jardunaldiak baliatuz, ondare arkitektonikoa herritarrei hurbiltzeko asmoz bi jarduera berezi antolatu ditu. Bi jarduerak doakoak izango dira eta izen-ematea Euskal Itsas Museoaren webgunearen edo komunikazioa@itsasmuseoa.eus helbidearen bitartez egin ahal izango dira. Donostian egin dute aurkezpen agerraldia.

Lehenengo jardueran, Kontsulatuko dorretxea berrirudikatzen, parte-hartzaileak 200 urte baino gehiagoko eraikin hau imajinatzera eta kolektiboki berreraikitzera gonbidatuko dira. Bisita-tailer honetan, museoko bitartekariek portuko dorretxearen historia kontatuko dute, eta ondoren, publikoa izango da protagonista: parte-hartzaileak historialari bihurtuko dira, eraikinaren memoria hainbat euskarri grafikoren bidez berreraikitzen saiatuz. Jarduera irailaren 27an, larunbata, gauzatuko da doan 11:00etan.

Bigarren jarduera, 'Museoko txoko ezkutua ezagutzen: Urgulleko terraza', urriaren 4an, larunbata, 11:00etan egingo da. Jarduera honek museoko espazio ezkutu bat ezagutzera emango du: Urgullen magalean dagoen terraza eta bere lorategia. Bisita gidatu txiki baten bidez bertako landare ezberdinak ezagutuko dira, eta amaieran, tailer batean, parte-hartzaileek beren herbario propioa sortzeko aukera izango dute.

Aurtengoa X. edizioa da eta irailaren 27tik aurrera, Gipuzkoako 37 udalerritan 123 proposamen kultural eskainiko dira 'Ondarea eraikitzen. Construyendo cultura' lelopean. Horien baitan kokatzen dira aipatutako biak ere.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Eraikin historikoa ezagutzera gonbita luzatu du Euskal Itsas Museoak

Eraikin historikoa ezagutzera gonbita luzatu du Euskal Itsas Museoak