Eneko Lazkozek irabazi du lehen faseko lehen saioa Auritzen
Azaroaren 1ean Agoitzen jokatuko den finalaurrekorako txartel zuzena eskuratu du Etxarri Aranatzeko bertsolariak
I. M.
Sábado, 4 de octubre 2025, 21:21
Nafarroako Bertsolari Txapelketako lehen faseko lehen saioa izan da larunbat honetan Auritzeko Kultur Etxean eta bertaratu direnen 120 bat bertsozaleren aurrean nagusitu da Eneko Lazkoz Martinez. Lehian 357,5 puntu eskuratu ditu eta azaroaren 1ean Agoitzen jokatuko den finalaurrekorako txartel zuzena eskuratu du Etxarri Aranatzeko bertsolariak.
Publicidad
Lazkozekin batera aritu dira kantuan, amaierako puntuazio hurrenkeraren arabera sailkatuak, Saats Karatsatorre Martinez (328,5), Eki Mateorena Zozaia (301,5), Egoitz Gorosterrazu Elizagoien (293,5), Urko Gartzia Aleman (287) eta Aitor Irastortza Arrizurieta (283). Gai-jartzaile lanak, aldiz, Patxi Buenok egin ditu. Azken hauek lehen txandako lehiak amaitu arte itxaron beharko dute finalaurrekoetarako txartela lortu duten ala ez jakiteko.
Nafarroako Bertsozale Elkarteak Aurizko Udalaren laguntza izan du saioa antolatzeko.
Hurrengo larunbatean segituko du txapelketak, Mutiloan jokatuko den saioarekin. Herri horretako Kultur Etxean izango da saioa, 17:30ean. Han ariko dira kantuan Beñat Astiz Isasi, Ekhiñe Zapiain Arlegi, Idoia Granizo Uribarrena, Jabi Lezaun Landa, Julio Soto Ezkurdia eta Sarai Robles Vitas, Iratxe Legarra Nuin gai-jartzailearen aginduetra. Saio guztietarako sarrerak salgai daude dagoeneko, www.bertsosarrerak.eus atarian.
Lehen faseko lau saio eta hiru finalaurrekoren ostean, azaroaren 29an jarriko zaio azken puntua txapelketari, Iruñeko Nafarroa Arenan jokatuko den finalarekin. Orduan izendatuko da 2025eko Nafarroako txapelduna.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión