Elhuyarrek eta UEUk jaso dute Ibilbideari Elkar Saria

Adunako egoitza berrian egindako ekitaldian Ines Osinagak Joseaba Jaka beka jaso du

J. A.

Viernes, 27 de mayo 2022, 12:16

50 urtez egindako ibilbidea eta lana gogoratu eta eskertzeko Elhuyarri eta Udako Euskal Unibertsitateari (UEU) eman zaie 2022ko 'Ibilbideari Elkar Saria'. Joxemari Sors Elkar Fundazioko lehendakariak nabarmendu duen bezala «bi erakunde dira, bi egiteko eta bi ibilbide, baina funtsean helburu bera: euskararen normalizazioa». Euskaltzaindiaren izenean Jon Abril eta Lurdes Ansak, eta UEUren izenean, Ane Sarasuak jaso dute Gotzon Huegun artegile lasartearrak egindako artelana sari bezala.

Publicidad

2021ean Bertsolari Elkarteak jaso zuen, 2020an Seaskak, 2019an Euskaltzaindiak eta Eusko Ikaskuntzak eta 2018an Euskal Memoria Fundazioak.

Joseba Jaka beka Ines Osinagari

2022ko apirilean jakinarazi zen bezala, Elkar Fundazioak ematen duen Joseba Jaka beka Ines Osinaga musikari eta kantari arrasatearrak jaso zuen ' Itsasoa da bide bakarra' proiektua lantzeko. Joana Barbier, Jon Eskisabel eta Sara Zozayak osatutako epaimahaiak «proiektu bizia dela baloratu du, aldez aurretik itxita ez dagoena, sormen prozesuko unean uneko bizipenek, gertaerek eta esperientziek forma eman eta edukiz osatuko dutena».

Joseba Jaka beka 2016an berpiztu eta sormenerako bideratuko zela erabaki zen, baita deialdi bakoitzean zein kultur adierazpidetara bideratuko zen ere. Aurtengoa izan da musika sormenerako izan den lehena.

Elkar sarien laugarren sari emate ekitaldia izan zen ostegun honetakoa. Egitasmo honen helburu nagusia kultur ekimena laguntzea da eta komunikazio ikuspegitik Elkar egiten ari den lana ezagutzera eman eta Euskal Herriko eragileekin partekatzea. Ostegun honetan, gainera, Adunako egoitza berria erakutsi die Elkarrek gonbidatu guztiei.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad