Borrar
Xenpelar bertso eskola
27. Xenpelar saria

Eki Mateorena leitzarrak jantzi du txapela

Errenteriako finalean nagusitzeaz gain bertso onenaren saria ere eskuratu zuen

Iker Mendia

Asteartea, 12 abendua 2023, 12:55

Comenta

Harituzeko Eki Mateorena bertsolari leitzarrak jantzi du 2023ko Xenpelar saria aste-bukaera honetan Errenteriako Niessen aretoan izandako lehian nagusitu ostean. Finalera heldutako sei bertsolarien artetik puntu gehien eskuratu zituen, 554, lehia oso estuan, Irantzu Idoatek 552,5 puntu lortu baitzituen. Horretaz gain, Mateorenak saioko bertso onenaren saria ere eraman zuen.

Mateorena eta Idoatez gain kantuan aritu ziren ere 27. edizioko finalean Aroa Arrizubieta Barredo, 399,0 puntu; Garazi Navarro Ugarteburu, 383 puntu; June Aiestaran Iparragirre, 375 puntu; eta Emaitz Murua Arzallus, 374 puntu.

Sailkapena

  • 1. Eki Mateorena Zozaia. 554 puntu.

  • 2. Irantzu Idoate Funosas. 552,5 puntu.

  • 3. Aroa Arrizubieta Barredo. 399,0 puntu.

  • 4. Garazi Navarro Ugarteburu. 383 puntu.

  • 5. June Aiestaran Iparragirre. 375 puntu.

  • 6. Emaitz Murua Arzallus. 374 puntu.

Xenpelar saria Errenterian jokatzen den bertsolari gazteen txapelketa da, bertsolaritza munduan ibilbide luzea duena eta partaideen artean gerora bertsogintzan ibilbide luze eta oparoa egin duten bertsolariak izan dituena. Esaterako Juan Mari Narbaiza, Iñaki Murua, Anjel Mari Peñagarikano, Xabier Perez Euskitze, Jon Sarasua, Jokin Sorozabal, Uxue Alberdi, Jon Maia, Jexux Mari Irazu, Amaia Agirre, Nerea Elustondo, Miren Artetxe, Iñaki Apalategi, Agin Rezola, Nerea Ibarzabal, Maialen Akizu, Eli Pagola, Aner Peritz edo Irati Alcantarilla.

1971 urtean izan zuen lehen ekitaldia eta ordutik aurrera bertsolari ezagun askok irabazi dute. Hasiera batean jarraitutasun txikia izan zuen eta 1992tik aurrera bi urtean behin jokatzen da. 2020an ez zen jokatu Covid-19 pandemiaren erruz eta 2021eko abenduan izan zen txapelketa.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Eki Mateorena leitzarrak jantzi du txapela

Eki Mateorena leitzarrak jantzi du txapela