Borrar
Las 10 noticias clave de la jornada
Villar López
EIZIE itzulpen lehiaketarako deialdia zabalik

EIZIE itzulpen lehiaketarako deialdia zabalik

Aleksandra Kollontaien 'El amor de las abejas obreras' eta Ernest Hemingwayren 'Fiesta' dira itzuli beharreko eleberriak

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Viernes, 19 de abril 2019, 12:40

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Literatura Unibertsala bilduma osatzen jarraitzeko deialdia antolatu du Euskal Idazle, Zuzentzaile eta Interpreteen elkarteak. Proiektuak aurkezteko epea maiatzaren 23an amaituko da.

Hauek dira betebeharreko baldintzak: Lehiatzaileen eskura jarritako testuaren itzulpena (lau kopiatan), ezizen batekin aurkeztuko da. Horrekin batera, gutun-azal itxi baten barruan, itzultzailearen datuak adieraziko dira, eta ezizen bera errepikatu gutun-azalean. Hauek dira adierazi beharreko datuak: itzultzailearen izen-deiturak, helbidea, telefonoa, helbide elektronikoa eta izenpea. Nortasun agiriaren fotokopia ere sartu behar da gutun-azal horretan.

EIZIE elkartearen egoitzan aurkeztu behar dira itzulpen-proiektuak. Helbidea: Zemoria 25, behea - 20013 Donostia. Postaz bidaliz gero, «Literatura Unibertsala» lehiaketarako dela adierazi gutun-azalean.

Esleipenaren ondoren, obra osoaren itzulpena egiteko kontratua sinatuko dute EIZIEk eta itzultzaileak, eta obra hori hirugarren batek argitaratzeko baimena emango dio itzultzaileak Elkarteari (Erein eta Igela argitaletxeek argitaratuko dituzte paperezko liburu eta e-book forman, Literatura Unibertsala bildumarako bat eginik).

Informazio gehiago hemen.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios