Izan nahi duzu San Juan ontziaren amabitxi edo aitabitxi?

Metro bat soka 75 euroren truke babestu daiteke. / ARIZMENDI

Auzolanaren emaitza ari da izaten San Juan ontziaren eraikuntza. Norbanakoek ere jarri dezakete alea, pieza txikiak babestuz eta munduko erreplika garrantzitsuenetako baten aitabitxi edo amabitxi bilakatuz

Xabier Agote Albaolako presidenteario egindako elkarrizketa honetan ikus daitekeen bezala, martxa onean doa aurrera San Juan ontziaren eraikuntza, Pasaiko Itsas Kultur Faktorian. Bi indar batu dira hori posible egiteko: lanean ari direnen trebezia eta kemena, eta laguntza eskaini dutenen ezinbesteko bultzada. Teknikoki eta ekonomikoki, hain zuzen, zatika ari da eraikitzen XVI. mendeko ontziaren erreplika.

Babesle nagusien ekarpenez gain, Gipuzkoako hainbat enpresa, erakunde eta elkartek ontziaren pieza handiak babestu dituzte -masta nagusia, esaterako, EL DIARIO VASCOk babestu du-, baina erakunde txikiagoek, familiek, lagun taldeek edo norbanakoek babesteko moduko pieza txikiagoak ere badaude aukeran. Hain zuzen ere, bakarka edo taldean, edonor izan daiteke ontziaren amabitxi edo aitabitxi, 40 eurotik hasita. Hori da iltze bat babestearen prezioa; soka metro batengatik, berriz, 75 euro ordaindu behar dira, eta txirrika edo polea bat babesteak 300 euroko kostua dauka.

Trukean, babesleen zerrendan sartzeaz gain (esteka sakatzeko asmoa baduzue, segi beheraino iraurtzen, hor baitaude norbanakoen izenak), urte baterako 'San Juanaren lagun' harpidetza txartelaz gain (txartel bat, bi edo hiru, laguntzaren muntaren arabera), arotz arkatz bana eta, txirrika babestuz gero, Albaola produktuen saskia jasoko dute babesleek.

Temas

Euskera

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos