Dokumental bat, antologia liburua eta euskal idazleen elkarretaratzea Other Words ekimena ixteko

Other Words ekimenean parte hartu zuten, 2016an, Bart Kingma frisiarrak eta Idoia Noblek /Felix Ibargutxi
Other Words ekimenean parte hartu zuten, 2016an, Bart Kingma frisiarrak eta Idoia Noblek / Felix Ibargutxi

Other Words ekimenaren lau urteko ibilbidea osatzeko, azken hiru ekitaldi egingo dituzte uztailean

DVDonostia

Hizkuntza gutxituen aldeko Other Words ekimenaren lau urteko ibilbidea osatzear dagoen honetan, azken hiru ekitaldiren berri eman dute antolatzaileek: dokumental bat, antologia liburua eta ekimenean parte hartu duten euskal idazleen elkarretaratzea. Denak uztailean egingo dituzte.

Donostia Kulturak eta Donostia 2016k sustatuta, 'Beste hitzak–Other Words' egitasmoak hizkuntza gutxituetan idazten duten autoreentzat Europan sorkuntza-egonaldien zirkuitu bat osatzea izan du helburu, zenbait herrialdetako bazkide sarearen bitartez.

Urtengo egitaraua uztailaren 17an abiatuko dute. Bart Kingma frisiarrak bertsolaritzari buruz egin zuen 'Hizkuntza txikitu baten arrakasta' dokumentala aurkeztuko dute. Hitzordua Euskaltzaindiaren Donostiako egoitzan izango da, arratsaldeko 19:00etan.

Gero, uztailaren 19an, hamar hizkuntzatan ondutako 34 idazlan jasotzen dituen 'Other Words' antologia aurkeztuko dute. Egitasmoaren nahiz argitaletxearen ordezkariak Donostiako liburutegi nagusiko Mandasko Dukearen aretoan elkartuko dira.

Azkenik, uztailaren 26an, Other Words egitasmoan parte hartu duten euskal idazleek euren literatur egonaldien berri emango diete Pasai Donibaneko Kulturgunera bertaratutakoei. 'Topagune' gelan bat egingo dute, 19:00etan.

Temas

Euskera