«Diskriminazio positiboa» eskatu dute Galeuscako editoreek

Euskaraz, galegoz eta katalanez argitaratzen duten editoreak A Coruñan partekatu dituzte euren kezka eta esperientziak./
Euskaraz, galegoz eta katalanez argitaratzen duten editoreak A Coruñan partekatu dituzte euren kezka eta esperientziak.

Galizian bildu dira hiru egunez, eta ondorioen agirian, laguntza handiagoak eskatzeaz gain, aldarrikatu dute kulturari laguntzea «ez dela subentzioa, inbertsioa baizik»

Editoreek ere badute Galeusca bat, euskaraz, katalanez eta galizieraz argitaratzen dutenen foroa. Horren kide Euskal Editoreen Elkartea, eta Katalunia, Galizia eta Valentziako editoreekin batera EEEko ordezkariek A Coruña-ko Luis Seoane Fundazioan hiru egunez egin diren saioetan parte hartu dute.

Edizio honetan, 9garrenean, hizkuntz propioetako edizioaren egoerari buruz aritu dira Asociación Galega de Editoras, Associació d'Editors en Llengua Catalana, Associació d'Editors del Pais Valenciá eta Euskal Editoreen Elkartea.

Horren izenean, Elkartearen Zuzendaritza berriko lau partaide mintzatu dira. Joxemari Sorsek, Elkarteko Lehendakariak, (Elkar), Euskal Herriko edizioaren panorama aurkeztu du. Pello Elzaburuk, (Pamiela), Galiziako Kalandraka argitaletxearekin duten amankomuneko esperientzia konpatitu du. Mikel Sotok, (Txalaparta), nazioarteko edizioaren egoera aztertu du, eta Idoia Gonzalezek (Erein) edizio sektorean berdintasunaren prozesuaz mintzatu da, beste hiru lurraldetako emakumeekin.

Bost lan sesio eta irakurketa sustapenerako esperientzien panel batek osatu dute egitaraua eta, hori amaitzean zabaldu duten agirian, Estatuari diskriminazio positiboa eskatu diote galiziera, katalan eta euskararen aurrean.

Ondorioen agirian diotenez, «elkarlana areagotu» nahi dute beren hizkuntzen defentsarako. Halaber, adierazi dute kulturari laguntzea «ez dela subentzioa, inbertsioa baizik».

Administrazioei «laguntzen handiagotze nabarmen bat» eskatu diete, eta Kultura, Industria eta Merkataritza arloetako arduradunen inplikazio handiagoa. Halaber, hiru hizkuntza hauetako sortzaileen lanen nazioarteko hedatzearen aldeko apustua egingo dutela azpimarratu dute, eta «adierazpen askatasunaren kontra Estatuko agintariek egin duten erasoen aurrean kezka» agertu dute.

Temas

Euskera

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos