Borrar
Udabarrian Bertsotan

Diman eta Muxikan jokatuko dira maiatzaren 11ko saioak

Bi emanaldiak ostegun arratsaldeko 18:30ean izango dira eta sarrerak eskuragai daude www.bertsosarrerak.eus atarian.

Asteazkena, 10 maiatza 2023, 15:17

Comenta

Ostegun honetan, maiatzaren 11n, Bizkaiko Bertsolari Txapelketaren baitan antolatutako 'Udabarria Bertsotan' faseko bigarren jardunaldia izango da. Aurrekoan bezala, bi izango dira saioak, bat Diman eta bestea Muxikan, arratsaldeko 18:30etik aurrera. Sarrerak eskuragai daude www.bertsosarrerak.eus atarian.

Hala, lehen saioan, herriko eskolan izango dena, Aitor Arrutia, Ander Sarriugarte, Iker Garitagoitia, Iñaki Iturriotz, Koldo Gezuraga eta Peio Lago izango dira kantuan oholtzan. Seikoteak Igor Menikak jarritako gaiak izango dituzte eta lana Ander Txakartegi, Graxi Arregi eta Jurgi Fuentesek osatutako epaimahaik baloratuko ditu. Idazkari beharretan, Ariane Elejabarrieta ariko da.

Bestetik, Muxikako Ariatza auzoko eskoletako emanaldian Ana Picallo, Ibai Amillategi, Inazio Vidal, Maite Sarasola, Naroa Torralba eta Peru Vidal izango dira. Gaiak ematen Zihara Jainaga Larrinaga egongo da eta bertsolarien jarduna Beñat Romero, Garazi Mendoza eta Miriam Juaristi epaimahaikideek puntuatuko dute. Idazkaria Itziar Basterretxea izango da.

Pasa den ostegunean Urdulizeko saioan Aissa Intxausti izan zen garaile eta Durangon jokatutakoan Unai Mendiburu, 203,5 eta 194,5 punturekin hurrenez hurren. Hala ere, hauek oraindik ez dute hurrengo faserako txartela lortu, aurkezpenean azaldu bezala puntuazioz sailkatuko dira bertsolariak. Hori bai, Bertsozale Elkarteak jakinarazi zuenez eta A zein B multzoetatik gutxienez hamahiruk egingo dute aurrera

Bigarren txanda horretan, udazkenean, batuko zaizkie 2021ean finalaurrekoetan eta finalean kantatu zuten bertsolariak. Azkenik, finala abenduaren 16an Miribillan izango da.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Diman eta Muxikan jokatuko dira maiatzaren 11ko saioak

Diman eta Muxikan jokatuko dira maiatzaren 11ko saioak