Borrar
Las diez noticias clave de la jornada
Denboraldia amaitzeko, Amets Arzallus

Denboraldia amaitzeko, Amets Arzallus

Duela 25 urte Nafarroako txapela jantzi zuenetik abiatuta ibilbidea errepasatuko dute, baita Iparraldeko plaza aztertu ere

Iker Mendia

Viernes, 25 de abril 2025, 12:22

Nafarroako Bertsolari Txapelketako txapela duela 25 urte jantzi zuen Amets Arzallusek eta efemeride hori aitzaki hartuta, Mirari Martiarenak Senpereko Larraldean elkarrizketatu du. Ez da zita borobila egingo duen arrazoi bakarra, Hitzetik Hortzeraren denboraldia itxiko baitu saioak. Ohi bezala, larunbatean 21:00etan emitituko da.

Ordu hartan hendaiarrak 16 urte zituen eta final hartatik hasita bertso ibilbidean bidaiatuko du saioak, plaza, afari-giroko kantaldiak zein lehia -Nafarroan beste hiru ditu, 2001, 2002 eta 2003 eta Xilaban orotara lau 2008, 2010, 2012, 2021- kontuan izanda. Nola ez, Txapelketa Nagusiak protagonismo handia izango du, 2005ean estreinakoz arituta bost aldiz kantatu baitu guztira Arzallusek eta beti izan da finalean. Gainera, 2009an eta 2022an buruz burukora sailkatu zen, txapeldunorde, eta 2013an lortu zuen gailentzea.

Saioak aipatzen duen bezala, nekez uler liteke Amets Arzallusen izena eta bizitza bertsolaritzarik gabe. Jexux Arzallusen semea izanik, umetatik izan du lotura bertsolaritzarekin. Bertsoarekin dituen lehen oroitzapenez hitz egingo du, bertso eskolako garaiak gogoratuko ditu eta baita Joxe Agirre miresten zuen mutiko horren bizipenak ere.

Bertsolaritza eta bertsoa etengabeko bilaketatzat ulertzen du hendaiarrak. Bilaketa horretako bideaz, bidea aurkitzeaz edo bidean galtzeaz, txapelketak sortzen dituen gora beherez eta bertsoa ulertzeko moduaz arituko dira hizketan. Plazako jardunean ere sakondu du eta eskaini nahi duenari buruz ere hausnartu du.

Ipar Euskal Herriko bertsolaritzari ere begiratuko diote Amets Arzallusek eta Mirari Martiarenak. Ipar Euskal Herriko plazaren egoeraz, Xilaba txapelketari buruz eta baita datorren bertsolari eta bertsozale belaunaldiari buruz ere. Kontu hauek guztiak errepasatuko ditu Martiarenak hendaiarrarekin batera, bere ibilbideko bertsoaldiak gogora ekarriz.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Denboraldia amaitzeko, Amets Arzallus