Borrar
Liburutegien Euskal Sistema garatzea da diru-laguntzen ildo estrategikoetako bat. Artxiboko argazkian, Donostiako udal liburutegi nagusia. USOZ
49 deialdi 2018-2020 aldian kultura, euskara eta kirola sustatzeko

49 deialdi 2018-2020 aldian kultura, euskara eta kirola sustatzeko

Kultura Sailburuordetzak 34 kudeatuko ditu, Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak hamar eta Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zuzendaritzak bost

Miércoles, 7 de febrero 2018, 12:02

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Eusko Jaurlaritzako Gobernu Kontseiluak Kultura eta Hizkuntza Politika Sailaren 2018-2020 aldirako Diru Laguntzen Plan Estrategikoa onartu du. Kudeaketa tresna programatikoa da, eta kulturari, euskararen sustapenari eta kirolari laguntzeko politika publikoak planifikatzeko erabiliko da. Horrela, Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak diru laguntzen 49 deialdi egingo ditu 2018-2020 aldian: Kultura Sailburuordetzak 34, Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak hamar eta Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zuzendaritzak bost.

Jaurlaritzako arduradunek jakinarazi dutenez, Kultura Sailburuordetzarekin lotutako diru laguntzen 34 deialdiak honela banatuko dira: 17k kulturaren eta kulturako diziplina ezberdinen sustapenarekin dute zerikusia, hamarrek kultur ondarearen babesarekin, eta zazpi Etxepare Euskal Institutuak kudeatuko ditu, euskal kultura atzerrian sustatzearekin lotuta.

Halaber, Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzaren 10 deialdietako lau HABE alfabetatze eta berreuskalduntzerako institutuak kudeatuko ditu, hiru Euskara Sustatzeko Zuzendaritzak, bi Hizkuntza Ikerketa eta Koordinaziorako Zuzendaritzak, eta bat Herri Administrazioetan Hizkuntza Normalizatzeko Zuzendaritzak. Hirugarrenik, Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zuzendaritzak lau diru laguntza deialdi kudeatuko ditu zuzenean, eta Basque Team Fundazioa deialdi bat kudeatzeaz arduratuko da.

Kultura Sailburuordetzaren jarduera esparruaren kasuan, honakoak dira diru laguntza deialdien helburu estrategikoak: kultur ondarea balioztatzea eta zabaltzea, Euskadiko Museo Sistema garatzea, Artxiboen Euskal Sistema garatzea, Liburutegien Euskal Sistema garatzea, Kultura eta Sormen Industriak sustatzea, euskal sorkuntza sarea indartzea, aukera berdintasuna sustatzea, kultur politikak partekatzea eta euskara eta euskal kultura Euskaditik kanpora sustatzea.

Hizkuntza Politikari dagokionez, euskararen erabilera gizartean, hedabideetan, ingurune digitalean eta alor sozioekonomikoan indartzea eta helduen euskalduntzea dira helburu nagusiak. Azkenik, Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zuzendaritzak sustatuko dituen diru laguntza deialdien helburuak dira kirol federazioak finantzatzea, Euskadi gizarte aktiboagoa izatea eta goi mailako kirola eta kanpora begirako proiekzioa (Basque Team).

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios