Dantzertik bere ikasketa eskaintza aurkezteko saioak antolatu ditu

Lehen saioa Donostiako San Jeronimo kriptan egingo dute/Sara Santos
Lehen saioa Donostiako San Jeronimo kriptan egingo dute / Sara Santos

Sarbide irizpideak eta frogak, ikasketa plana nolakoa den eta titulatuen aukera profesionalak zeintzuk izan daitezkeen argituko dute eskolako arduradunek, besteak beste

DVDonostia

Dantzerti Euskadiko Arte Dramatiko eta Dantzako Goi Mailako Eskolak bere hezkuntza eskaintzari buruzko informazio emateko saioak antolatuko ditu datozen egunetan. Eskolak eskaintzen dituen goi mailako ikasketak burutzeko interesa duten ikasleei zuzenduriko saioak Donostian, Bilbon eta Gasteizen izango dira, maiatzaren 11n eta 12an.

Saiootan, goi mailako zentroko arduradunek Arte Dramatikoko eta Dantzako goi titulazioak nola antolatzen diren azalduko dute, bai eta 2019-2020 ikasturteko ikasketetan nola sar daitekeen ere, besta hainbat alderdirekin batera, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak jakinarazi duenez.

Saioek 90 bat minutuko iraupena izango dute, eta bertaratutakoekin elkarrizketa ireki batean oinarrituko dira. Sarbide irizpideak eta frogak, ikasketa plana nolakoa den eta titulatuen aukera profesionalak zeintzuk izan daitezkeen argituko dute eskolako arduradunek, besteak beste. Horrez gain, sortutako beste edozein zalantza irakasleei zuzenean galdetzeko aukera ere izango da.

Lehen sarioa Donostiako San Jeronimo kriptan izango da, maiatzaren 11an, 10:30ean; Bilboko saioa ere maiatzaren 11an izango da, Sarrikon, 10:30ean; Gasteizko saioa Aldabeko Gizarte Etxean izango da, maiatzaren 12an, 10:30ean.

Bestalde, goi mailako ikasketen eskaintza ezagutzera emateko eta bere instalazioak erakusteko asmoari eutsiz, Euskadiko Arte Dramatiko eta Dantza Goi Mailako Eskolak ate irekien jardunaldia egingo du datorren astelehenean, maiatzaren 6an, eskolak Bilbon duen egoitzan, Juan Crisostomo Arriaga Musika Kontserbatorioan.

Temas

Euskera