Borrar
Las 10 noticias clave de la jornada
Amaia Elizaran, 'Pool' ikuskizunaren une batean. VIME0
Dantza garaikidea eta klakea Donostiako Convent Gardenen

Dantza garaikidea eta klakea Donostiako Convent Gardenen

LABOren V. jardunaldiaren baitan, Amaia Elizaran eta Sagari Urzaiz ariko dira datorren ostiralean

Lunes, 12 de febrero 2018, 10:36

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Datorren ostiralean, otsailak 16, Laboren V. jardunaldia egingo da Donostiako Convent Garden espazioan. Gune horretan ohikoak dira kontzertuak, erakusketak eta bestelako adierazpen artistikoak, eta LABOren xedea da programa horretan proposamen eszeniko esperimentalak txertatzea. "Gorputza, mugimendua eta espazioaren kontzeptuak lantzen dituzten lanak aurkeztea da helburua. Dantza, antzerkia, performanceak, bideo-sorkuntzak, instalazio plastikoak, diskurtso mistoak, eta abar", diote. Artisten sortze prozesuak erakustea ere bada LABOren helburuetako bat.

Hileko ostiral bat hautatzen dute Convent Gardeneko espazio desberdinetan LABOren baitako ikuskizunak eskaintzeko. Hil honetan, datorren ostirala izan da hautatua. 19:30etan hasiko da saioa, eta ordu erdi lehenago irekiko dira ateak. Zortzi euroko sarrerak bi proposamen ikusteko aukera emango du: Amaia Elizaranen 'Pool' eta Sagari Urzaizen 'Klak'Tet'.

'Pool', Amaia Elizaranen proposamena, dantza garaikideko pieza bat da, dantzari tolosarraren eta Xabier Zeberio musikariaren arteko lankidetzatik sortua. "Inprobisazioen bitartez hizkuntza koreografiko bat" bilatu dute 20 minutuko proposamen honetan.

Sagari Urzaizek eta lankide dituen musikariek, berriz, Dantzagunean garatzen ari diren sorkuntza-prozesuaren emaitzaren zati batzuk erakutsiko dituzte 'Klak'Tet'-en. 25 minutuz elkarrekin ariko Sagari Urzaiz eta Christophe Barrennes eta Eric Lecordier musikariak, perkusio motatzat ere jo daitekeen klake dantza, gitarra, akordeoia eta pianoa elkarrekin jolasean jarrita.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios