Borrar
Las 10 noticias clave de la jornada
Zumalakarregiren jarraitzaileen bertsio zonbia.
Zumalakarregi generalaren bertsio zonbia, Ormaiztegiko museoan

Zumalakarregi generalaren bertsio zonbia, Ormaiztegiko museoan

'Napardeath' filmaren emanaldia doakoa izango da, eta ondoren solasaldia egingo da Beñat Iturrioz eta Xabier Padin zuzendariekin

Martes, 7 de mayo 2019, 17:37

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Aurrenekoa 'Ataun of the death' izan zen; bigarrena, 'Joxean's hil eben' (YouTuben ikusgai biak). Datorren ostiralean, maiatzak 10, Zumalakarregi generalaren eta haren jarraitzaileen bertsio zonbiaren hirugarren filma ikusi ahal izango da Ormaiztegiko Zumalakarregi museoan: 'Napardeath'.

Donostiako beldurrezko eta fantasiazko zinemaren astean estreinatu zen filma, aurrekoak bezala, Katihotsak elkarte kulturalak ekoitzi du eta Beñat Iturrioz eta Xabier Padinek zuzendu dute. Honezkero eraman dute herriren batzuetara, Filma ikusi ondoren solasaldia izango da haiekin. Saioa 19:30ean hasiko da, eta sarrera dohakoa da.

2012ko lehen filmean Zumalakarregi berpiztu zuten Iturrioz eta Padinek , eta 2014koan Partidu Nazionalista Banpiroa garaituta, hirugarren honetan Zumalakarregi zonbia Iruñara joango da euskaldunen errege aldarrikatzeko. Bidaia uste baino gehiago aldrebestuko da, Antso Azkarra momiarekin topo egingo baitu, bien arte lehia sortuz. Tomas Zumalakarregi zonbiak lortuko al du euskaldunen errege bihurtzea? Ala Antso Azkarraren momia inposatuko da nafar erresuma berrezarri eta bere tronua berreskuratuz?

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios