Borrar

'Super Charlie' lan suediarra euskarara bikoiztuta gaurtik aurrera

Willek superheroi bihurtu nahi du aita poliziarekin batera kriminalekin amaitzeko, baina anaia txikia jaiotzean dena hankaz gora geratuko da

J. A.

Ostirala, 31 urria 2025, 12:21

Comenta

Ostiral honetan, urriak 31, publiko orokorrari zuzendutako 'Super Charlie' lan suediarra euskarara bikoiztuta ikusi ahal izango da Euskal Herriko hainbat zinema aretotan. 2025ean 'Zinema Euskaraz' programaren baitan itzuli den hamargarren filma izango da eta Bastero Kulturgunea (Andoain), SADE Cines Principe (Donostia), Niessen (Errenteria), Oñatiko Zinema (Oñati), Usurbe Antzokia (Beasain), Zelai Aristi Aretoa (Zumarraga), Biteri Zinema (Hernani) Modelo Aretoan (Zarautz), Cine Areria (Lazkao), Golem Alhondiga (Bilbo), Getxo Zinemak (Getxo), Cine Ikusgarri (Lekeitio), Cines Gorbeia (Gasteiz) eta Golem La Morea (Iruñea) izango da ikusgai.

Sinopsiak aurreratzen duenez «Willek hamar urte ditu, eta beti egin du amets superheroi bihurtzearekin eta bere aita poliziarekin batera kriminalekin amaitzearekin. Hala ere, bere ametsa zapuztu egiten da bere anaia txikiaren jaiotzarekin, Charlieren jaiotzarekin. Haurrak arreta guztia bereganatzeaz gain, Willek Charliek superbotereak dituela ere jakingo du…».

Superbilau batek eta zientzialari nahasi batek beren plan gaiztoa martxan jartzen dutenean, Willek eta Charliek beren desberdintasunak alde batera utzi eta taldean lan egin beharko dute. Baina, haur batek eta bere anaia jeloskorrak hiria salbatuko al dute? Camilla Läckberg egile suediarraren haurrentzako liburu-sail arrakastatsuan oinarritua.

Azkenik, 'Zinema euskaraz' programaren baitan beste film batzuk estreinatuko dira datozen hilabeteetan, eta hurrengoa 'Tigre galdua' izango da, azaroaren 21ean.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco 'Super Charlie' lan suediarra euskarara bikoiztuta gaurtik aurrera

'Super Charlie' lan suediarra euskarara bikoiztuta gaurtik aurrera