Borrar
Noka programaren bigarren edizioko parte-hartzaileak aukeratu dira

Noka programaren bigarren edizioko parte-hartzaileak aukeratu dira

DV

Sábado, 1 de marzo 2025, 11:51

Emakume zuzendari eta ekoizle hasiberriei laguntzeko Noka Ekoizpena programak bi proiektu berrirekin ekingo dio bere bigarren edizioari. 'La Koreana' eta 'Canción animal' lanen ibilbide arrakastatsuaren ondoren, bigarren deialdi honek Zaira Zanguituren 'Pajarracos' eta Maria Monrealen 'El santo que vestí' obrak izango ditu lagun. Laura Lizuma eta Margarita Rodriguez ekoizleek ere parte hartuko dute proiektu horietan.

Bi lan hauek garapenaren azken fasean eta aurreprodukzioaren hasieran daude, eta hainbat adituren aholkularitza izango dute gidoia eta ekoizpena amaitzeko prozesuetarako. Aurten hautatutako bi proiektuen jarraipena egingo duten lau tutoreak ere hautatuak izan dira. Gidoi eta zuzendaritza atalean, Mar Coll zinemagile, gidoilari eta irakaslea eta Itsaso Arana aktore, gidoilari eta zuzendaria arituko dira. Ekoizpenari dagokionez, aholkulari izango dira Chelo Loureiro, ikus-entzunezko formatu oso desberdinetan esperientzia luzea duen ekoizlea, eta Valerie Delpierre, Inicia Films etxearen sortzailea eta ikus-entzunezkoen industriaren barruan aniztasuna eta inklusioa sustatzen dituen ekoizlea.

Zineuskadik Tabakalerarekin batera sustatu eta koordinatutako ekimenaren lehenengo modulua datorren martxoaren 13an egingo da, Donostian.

Noka Ekoizpena Euskadin, Nafarroan edo Iparraldean jaio edo bizi diren eta fikziozko edo ez-fikziozko film luzeen proiektuak esku artean dituzten emakume zuzendari berriei zuzenduta dago, lehen edo bigarren filmarekin ari direnei, hain zuzen ere. Horiez gain, Estatu mailako enpresa ekoizle baten barruan lanean ari diren edo euren kabuz arituko diren emakume ekoizleek ere parte hartuko dute formakuntzan.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Noka programaren bigarren edizioko parte-hartzaileak aukeratu dira