
Secciones
Servicios
Destacamos
I. M.
Sábado, 17 de mayo 2025, 11:47
Fikziozko lanak, dokumentalak, esperimentalak eta animaziozkoak biltzen dituen Nafarroa Shortzinema bildumako sei film laburrak hautatu dituzte, Kultura Zuzendaritza Nagusiak jakinarazi duenez. Zehazki 'Your own boss', 'Non zaude?', 'Ziarraize', 'La casa de Ana', 'La raíz' eta 'Belarri gorridun haurra' dira. Datozen aste eta hilabeteetan zinema industriako jaialdi, azoka eta merkatu garrantzitsuenetan zabalduko dituzte.
'Your own boss' fikzioa Alvaro Guzmán Bastidak zuzendu du. Etxez etxeko janari-banatzaile bat eta jaioberri den haur baten aita ahalegintzen da bere familia-betebeharrak uztartzeko, aurkako giro batean eta muturrera eramaten duen aplikazio batekin.
'Non zaude?' fikzioa María Moreno Novoaren lana da. Udako azken astean, 25 urteko Nahia eta Laura furgonetan doaz Nafarroako iparraldeko errepideetatik. Nerabezaroko ametsak betetzear daude, nahiz eta horrek bide desberdinetatik eraman ditzakeen.
'Ziarraize' dokumentala Aurizberri-Espinaleko biztanleek ondu dute. Bizitza lasaia da Espinalen, errutina eta ospakizuna bata bestearen atzetik, eta urtaro bakoitzak adierazten du zer egin behar den. Egurra moztu eta moztu, ganadua bazkatzera atera. Obradoreak egunero betetzen du bere lana eta herriko dendan albisteak partekatzen dira. Neguko hilabeteetan film kolektibo bat sortzeko prozesua hasten dute. Gizon batzuek ezin sinetsita daude emakumerik ez dagoela gauez. Inork ikusten ez duen tokian, eguna bukatzean, antzinako jakituria biltzen da.
'La casa de Ana' dokumentala Iker Oiz Elgorriagak aurkeztu du. Hamarkada askotako isilunearen ondoren, familia batek frankismoan 1936an kendu zitzaien etxea berreskuratuko du 2020an. Kontakizun, artxibo eta zinema hedatuaren bidez, filmak espoliazio istorio bat berreraikitzen du, isilune heredatuak eta eguneroko erresistentzia, emakume ikusezinei eta hitz egiten duen etxe bati ahotsa emanez.
'La raíz' esperimentalak Isabel Sáez Pérezen zinadura darama. Isa Sáezek, euskal filmategiak utzitako artxiboko irudien bidez, bere amonarekin hitz egin du bere harremanaren tabuen inguruan. Saiakera horretan familiaren herentzia eta aukeratutako «beste» familiaren memoria uztartzen dira. Pieza hau Queer Memorias Sinvergüenza zinema laborategian egindako lanaren emaitza da, Tabakaleraren eta Elias Querejeta Eskolaren laguntzarekin.
Azkenik, animaziozko 'Belarri gorridun haurra' María Lucía Súarez Barberyrena da. Haur bat zuhaitz eta loroen artean hazten da, denok bezala, jakin gabe. Egun batean sua aurkituko du eta korrika joango da amari kontatzera. Ez daki gaixotasuna etxean dagoela. Larrituta, uste du sutondoan dagoen sasi bat aurkitu behar duela uste du. Baina handia izatea amesten duen bitartean, inguru guztia erretzen du.
Kultura Zuzendaritza Nagusiak – Vianako Printzea Erakundeak Nafarroako film laburren katalogoa osatzeko deialdia zabaldu zuen iragan martxoan eta 22 proposamen aurkeztu ziren. Programaren helburua horiek zinema industriako jaialdi, azoka eta merkatu garrantzitsuenetan aurkeztea da, baita Nafarroako Filmotekan, nazio-eremuko beste filmoteka batzuetan, kultur etxeetan eta zinema areto komertzialetan zabaltzea ere.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.