Borrar

Lurdes Iriondori buruzko dokumentala, ostiralean urnietan

Zinemaldian izan ostean, aurrestreinaldia izango da emanaldia, azaroaren 16an helduko baita zinema areto komertzialetara

Jon Agirre

Donostia

Osteguna, 23 urria 2025, 14:42

Comenta

Euskal gizarteak Lurdes Iriondo (Donostia, 1937 – Urnieta, 2005) idazle, abeslari, musikari eta «artista polifazetikoarekin» zuen «hutsune, gabezi edo zorra» kitatze aldera ondu zuen Inge Mendioroz Idoia Garzesen laguntzarekin 'Lurdes Iriondo, ez gera alferrik pasako' dokumentala. Pasa den Zinemaldiako Zinemira saila ireki zuen eta azaroaren 16an Hego Euskal Herriko zinema-areto komertzialetara heldu aurretik ostiral honetan Sarobe Arte Eszenikoen Gunean aurkezpen berezia egingo dute 19:00etatik aurrera.

«Euskal Herriaren nobia», «Joan Baez euskalduna» eta «Ez Dok Amairuren musa» deitu izan zaio Lurdes Iriondori eta, bi egileek salatu bezala, oraindik ere aipatzen dira termino hauek. Horien aurrean «aldarrikapen eta aitortza» modura, 1972 eta 1978 bitarteko urteez harago egindako lana ere ekarri dute lehen lerrora. «Hainbat lan egin zituen euskal kulturaren alde». Hala, ikus-entzunezkorako berreskuratu dituzte horietako asko.

'Lurdes Iriondo, ez gera alferrik pasako' dokumentalak Lurdes ezagutu eta bere lana erakustea du xede, eta hainbat gai lantzeko bidea ere eman dio Mendiorozi: emakumearen papera gure historian, erreferenteen beharra norberaren identitatea sortzeko… Izan ere, zein arrazoi egon liteke Lurdes bezalako emakume batek egindako lan handia ez ezagutzeko? Nahita ala nahi gabe ezabatu, ezkutatu eta isildu al da? Egilearen ustez, nekez uler daiteke eta halako hutsik.

Ibilbide komertzialari dagokionez, azaroaren 14arekin estreinatuko da Hego Euskal Herriko zinema-aretoetan. Ipar Euskal Herrira, aldiz, 2026aren hasieran iritsiko da.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Lurdes Iriondori buruzko dokumentala, ostiralean urnietan

Lurdes Iriondori buruzko dokumentala, ostiralean urnietan