Borrar
2024ko sarituak.
'Lau Haizetara' dokumentalen koprodukzio foroak izen-ematea ireki du

'Lau Haizetara' dokumentalen koprodukzio foroak izen-ematea ireki du

DV

Sábado, 12 de abril 2025, 17:21

Donostiako 'Lau Haizetara' dokumentalen koprodukzio foroak baditu jada datak. Ohi bezala, Zinemaldiaren baitan egingo da, eta XXI. edizioan parte hartu nahi duen proeiktu orok ekainaren 27ra arte eman dezake izena. Ekimena EPE-IBAIA Ikus-entzunezkoen Euskal Ekoizle Burujabeen Elkarteak antolatzen du eta 5.000 euroko saria emango dio proiektu onenari. Webgunean aurki daiteke deialdiari eta inskripzio-prozesuari buruzko informazio guztia.

Hautatutako proiektuek commissioning editors panelean aurkezteko aukera izango dute, bai eta dokumentalarekin lotutako balizko finantzatzaile eta ikus-entzunezko eta zinemagintza arloetako adituekin elkartzeko eta banakako bilerak egiteko ere. Irailean hiru eguneko topaketa izango da -xehetasunak aurrerago jakingo dira- eta azken egunean egingo den industriaren sari-banaketan emango dira jakitera irabazleen izenak.

2024ko edizioan Daniel Martínez-Quintanillaren 'Barrabas' lanak eskuratu zuen EPE-Ibaia -Elkargi saria eta honekin datozen 5.000 euroak, baita Nazioarteko Zinemaldi eta salmentetarako Dogwoof aholkularitza-saria zein Fipadoc 2025 ediziorako proiektu baten hautaketa; Xixi Sofía Ye Chen-en 'La noche de la infancia'-k Music library & SFX saria eta 2.000€ eta haien katalogoetako musika guztia lagatzea egiten diren eduki guztietan mugarik gabe erabiltzeko, proiektu irabazlearentzat; Lucía Flórezen 'El niño y el tiburón'-ek Banaketan, Zinemaldietako ibilbidean eta pantailetan Preciosa Media aholkularitza-saria eta EPE-IBAIA - Bilibin Circularen Ingurumen-aholkularitza saria eta, azkenik, Patricia Pérezen 'Hay algo en el silencio'-k DocsBarcelona 2025 ediziorako proiektu baten hautaketa.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco 'Lau Haizetara' dokumentalen koprodukzio foroak izen-ematea ireki du