Kepa Sojoren bigarren film luzea estreinatu da, 'La pequeña Suiza'

Filmeko irudia./Desconocido / DV
Filmeko irudia. / Desconocido / DV

Apirilaren 26an estreinatu zen izen ezagunez beteriko ikus-entzunezko lana

EL DIARIO VASCO

'La pequeña Suiza', Kepa Sojo Euskal Herriko Unibertsitateko Artearen Historia Saileko irakasle eta zinema zuzendariaren bigarren film luzea, apirilaren 26an estreinatu zen Espainiako zinema-aretoetan. Sojok EHUren Arabako Campuseko Micaela Portilla Ikerketa Zentroan filmatu zituen sekuentzietako batzuk. Eszena horietan Karra Elejaldek —fikzioan Peio, Letren Fakultatean irakasten duen arkeologo eta paleografo bat—, Maggie Civantosek eta Jon Plazaolak parte hartu zuten —filmean, bi artearen historialari, Peiori kripta misteriotsu batean aurkitutakoari buruzko aholkua eskatuko diote—.

Gidoia Kepa Sojok eta Sonia Paciosek egin dute eta filma zuzendari eta irakasle arabarraren bigarren lan luzea da, 'El síndrome de Svensson' filmaren ondoren —2006—. Sojo —Loco con ballesta, 2013, film laburrarekin— Goya sarietarako izendapen bat lortu zuen 2013ko 'Loco con ballesta', gainera, frankismoaren garaiko Espainiako zineman eta Luis García Berlangaren ibilbidean aditua da.

Aktore lanetan, ikus-entzunezkoen arloko jende ezagun asko agertzen da —aipatutako Elejalde, Civantos eta Plazaolaz gain—; Ingrid García Jonsson, Secun de la Rosa, Enrique Villén, Ramón Barea, Lander Otaola, Mikel Losada, Maribel Salas, Kandido Uranga, Iñigo Salinero eta Susana Soleto, besteak beste. Horrez gain, Pepe Rapazote aktore portugaldarrak ere parte hartu du filmean. Bere herrialdean oso ospetsua da eta nazioarteko zenbait telesailetan agertu da, Narcosen eta Shamelessen, besteak beste.

Nadie Es Perfectok ekoitzi du filma —Kiko Martínez—, Kuttuna Filmak euskal enpresarekin —Sonia Pacios— eta Portugalgo Stopline Filmsekin batera —Leonel Vieira—; beraz, Espainiaren eta Portugalen arteko koprodukzio bat da. Banaketa eOne Films etxearen esku dago, baina RTVEk ere parte hartzen du.

Araban Gorbeia Zinemak eta Yelmo Cines Boulevard aretoetan ikusi daiteke; Bizkaian, Bilboko Cinesa Zubiarte eta Golem Alhóndiga aretoetan —baita Amorebieta, Barakaldo, Getxo, Durango eta Portugaleten—; Gipuzkoan, berriz, Iruneko Txingudi eta Usurbileko Urbil aretoetan; azkenik, Nafarroan, Iruñeako Golem La Morea eta Huarteko Itaroa aretoetan.