'Karmele' filmaren lehen trailerra, jada ikusgai
Asier Altunak gidatutako ikus-entzunezkoa Zinemaldiko Sail Ofizialean estreinatuko da eta zinema-aretoetara urriaren 10ean helduko da
J. Agirre
Jueves, 7 de agosto 2025, 13:13
Kirmen Uribe idazlearen 'Elkarrekin esnatzeko ordua' eleberrian oinarrituta, baina moldaketa librea egiteko asmoz, ekin zion 'Karmele' filmaren proiektuari Asier Altunak. Karmele Urresti eta Txomin Letamendiren benetako bizitzetan inspiratuta dago testua eta lehenaren papera egiten duen Jone Laspiurrek esan zuen bezala, «benetako pertsonen gorputzean sartzean beldurrak agertzen dira». Letamendia Eneko Sagardoyk gorpuztuko du eta biez gain Nagore Aranburu eta Javier Barandiaran, besteak beste, ariko dira. Lau urteko lanaren ostean, ostegun honetan kaleratu dute lehen teaserra.
Publicidad
Ikus-entzunezkoaren abiapuntua 1937an girotua da. Karmele eta haren familia Frantzian erbesteratzen dira, gerraren ondorioz etxetik kanporatuak izan ondoren. Han, Karmelek erbesteko euskal enbaxada kulturalaren proposamena jasotzen du, dantza- eta musika-ikuskizunen bitartez gerraren kontra borrokatzeko. Bertan, Txomin ezagutzen du, tronpeta-jole profesional bat, eta harekin maitemintzen da. Denboraldi batean Venezuelan bizi ondoren, bikotea etxera bueltatzen da, kendu zieten guztia berreskuratzeko esperantzarekin.
Gerra osteko urteetan bikoteak eta familiak bizitako «odisea zirraragarri eta iradokitzailea» erakusten da ikus-entzunezkoak, kontinente batetik bestera jauzian, XX. mendearen lehen erdian. «Gure iragan hurbileko istorio epiko bat da, baina, aldi berean, gaurkotasuna duten gai unibertsal eta atenporalak ukitzen ditu, hala nola maitasuna, familia, kultura eta askatasuna», azaldu dute Txintxua Films-etik.
Altunak idatzi eta zuzendutako fikziozko film luzeak uda amaiera eta udazken hasiera intentsoak izango dira, Zinemaldiko Sail Ofizialean estreinatuko baita eta, ostean, urriaren 10ean zinema-aretoetara helduko da. Bere hitzetan 'Karmele' «kulturak, musikak eta arteak zipriztindutako bidaia bat da». Hainbat belaunaldi biltzen dituzten istorio familiarren zalea, Karmeles goraipatzen du «gazte-gaztetatik muturreko egoerei aurre egin behar dien emakume ausarta eta konprometitua» dela, «deiekiko kontsekuentea eta horiek beti irmo defendatzen dituena».
Uribek 2016an kaleratu zuen eleberria, hainbat sari jasoz, besteak beste, Espainiako Kritika Saria euskarazko narratiban edo 111 Akademia Saria, eta ordutik zortzi hizkuntzara itzuli da.
Publicidad
Kuriositate modura, Proiekzio Berezi deiturikoen baitan Nagore Aranburuk bi lan izango ditu, 'Karmele'-z gain protagonista duen Koldo Almandozen 'Zeru ahoak' ere Zinemaldian izango baita. Berau 'Hondar ahoak' seriearen jarraipena da, Josean Bengoetxea, Ramon Agirre, Miren Gaztañaga eta Sara Cozarrekin.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión