Borrar
Zinegoak

50 jarduera baino gehiago «erresistentzia eta estimu-sareak aldarrikatzeko»

Ekainaren 23tik 30era izango da, batik bat Bilbon baina beste zenbait herritan ere

I. M.

Miércoles, 11 de junio 2025, 15:05

Zinegoaken, Bilboko LGTBIQ+ zinema eta arte eszenikoen jaialdia, 22. edizioa ekainaren 23tik 30era egingo da eta orotara kulturarekin eta sexu-aniztasunarekin lotutako 50 jarduera baino gehiago izango dira «erresistentzia eta estimu-sareak aldarrikatzeko». Inaugurazio ekitaldia Arriaga Antzokian egingo da Nerea Arriolak eta Divina Comediak aurkeztuta eta Esanezin taldearen musikarekin. Jarraian, Zero Chou zuzendari taiwandarrak Zinegoak 2025 Ohorezko Saria jasoko du eta bere lanari buruzko atzera begirako bat izango da. Ekitaldiaren ondoren, 'Jone, batzuetan' filmaren estreinaldia izango da, Sara Fantova zuzendariaren opera prima.

Egitarauaren baitan, Sail Ofizialeko hiru kategorietan, FIK, DOK, KRAK (narratiba berriak) besteak beste Brasil, India, Argentina, Kolonbia, Estatu Batuak, Norvegia, Kroazia eta Herbehereetako 15 film luzek parte hartuko dute. Arenzanak horietako batzuk nabarmendu ditu. Hala, 'Truth or Dare' filmak «sexu-topaketa onartuei, kontzienteei eta taldekakoei buruzko hausnarketa» erakutsiko duela azaldu du; era berean 'Der Wunsch (Love Alone Can 't Make A Child)' zintak «amatasun-prozesuetako zailtasunak» jorratzen dituela eta 'Brigitte Planeta B' dokumental kolonbiarrak «planetaren kultura-aniztasunari buruz beste logika batzuetatik hausnartzera» gonbidatuko duela. «Film horietako hainbat zinemagile eta protagonista izango ditugu gurekin jaialdian, beren lanak in situ aurkezteko», gehitu du.

Sail ofizialean lehiatuko diren 30 film laburrei dagokienez, 'Haurtzaroa eta Nerabezaroa' eta 'Emakume Zuzendariak' ohiko zikloez gain, edizio honetan Zinegoakek hiru ziklo berri izango ditu: 'Maitasun sareak', 'Erresistentzia eremuak' eta 'Geroa oroimenetik'. Horietan, gorroto-diskurtsoak areagotzearen aurrean borroka politiko aktiboa mantentzearen garrantziaz hausnartzera gonbidatuko da.

Lehen eguneko 'Jone, batzuetan' ez da euskal ekoizpen bakarra izango, sei euskal film laburrek parte hartuko baitute: '¿Dónde estás?' (Marina Moreno Novoa), 'Judoka' (Ander Iriarte), 'Maitemina' (Erik Rodríguez Fernández), 'Inkognita' (Julen Gorosabel), 'Azkena' (Ane Inés Landeta, Lorea Lyons) eta 'La raíz' (Isabel Sáez Pérez).

Horiez gain, trans infantziak «bereziki presente» izango dira, proiekzioak osatzeko hainbat jarduera izango dira eta Bilbon ez ezik, aurten ere Arabako, Bizkaiko, Gipuzkoako eta Nafarroako hainbat herritan egiten ari dira Zinegoak. Zehazki, 50 udalerrik osatzen dute aurten ZG Hedapena programa.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco 50 jarduera baino gehiago «erresistentzia eta estimu-sareak aldarrikatzeko»

50 jarduera baino gehiago «erresistentzia eta estimu-sareak aldarrikatzeko»