Naia Aizpuruak zuzendutako 'Hurrengo geltokia' izan da aurtengo zirkuituan parte hartu duen lanetako bat.

Hogeigarren ediziora helduko da 2023an Topaguneak antolatzen duen Laburbira

Martxoaren 6tik apirilaren 5era izango da, eta parte hartu nahi duten egileek urtarilaren 15era arte dute lanak aurkeztu eta izenak emateko

Sábado, 24 de diciembre 2022, 13:03

Euskaltzaleen Topaguneak antolatzen duen Laburbira euskaraz sortutako film laburren zirkuituak 20. edizioa beteko du 2023an, eta martxoaren 6tik apirilaren 5era bitarte egingo da. Aurkeztu nahi duten sortzaileek urtarrilaren 15a arteko epea dute lanak aurkeztu eta izena emateko.

Publicidad

Antolatzaileen arabera, helburu garbia du egitasmoak: euskaraz ekoizten jarraitzeko sortzaileen lanak ezagutaraztea, batetik, eta ikusleei geurean sortutako zineaz gozaraztea bestetik. Topaguneakbeste lau egitasmo ere antolatzen ditu euskarazko ikus-entzunezkoen sortzaileei bultzada emateko: Benito Ansola Saria, Durangoko Azokako Irudienea gunea, DemaSA lehiaketa eta Kameratoia.

Bada, 2023ko Laburbiran parte hartzeko film laburrak euskaraz egindakoak, 2021ean ekoitzitakoak eta 20 minututik beherakoak izan behar dira. Izen-ematea, berriz, Laburbiraren webgunean egin behar da, urtarrilaren 15a arte, helbide honetan,

Urtarrilaren 15etik 27ra bitartean aukeratuko dira Laburbira zirkuituaren 20. edizioan herriz herri eskainiko diren film laburrak. Aukeraketa egiterakoan zenbait irizpide izango dira kontuan, hala nola publiko guztientzako lanak izatea, sortzaile berrien eta izen handikoen arteko oreka, sortzaileen lurralde eta genero aniztasuna, genero ikuspegia eta filmen bestelako ezaugarriak (euskalki aniztasuna, umorea, animazioa, lan esperimentalak, sentsibilizazioa lantzen dutenak).

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad