Borrar
'La misteriosa mirada del flamenco' Diego Césped

Hiru euskal ekoizpen Cannesen izango dira

'La misteriosa mirada del flamenco', 'If You Wish To Make An Apple Pie' eta 'La regla de Osha' proiektatuko dira

J. A.

Sábado, 17 de mayo 2025, 18:16

Maiatzaren 24 arte izango den 78. Canneseko Zinemaldiaren baitan euskal ordezkaritzak presentzia izango du Marché du Film jaialdiko industria azokan. Nazioarteko zinemagintzako hitzordu garrantzitsuenetarikoa izanik, maiatzaren 21era arte hainbat euskal ekoizpen proiektatuko dira eta Basque Audiovisual plataformak izango duen ICEXen stand-ean azokan izango diren euskal ekoizpenei buruzko informazioa emango da euskal zinema zabaldu eta sustatzeko.

Aurkeztuko diren euskal ekoizpenak 'La misteriosa mirada del flamenco', 'If You Wish To Make An Apple Pie' eta 'La regla de Osha' izango dira. Horretaz gain Kimuak-ek 2025eko nazioarteko ibilbidea Cannes Short Film Corner-en hasiko du euskal film laburraren talentu berria bultzatuz

Diego Céspedek zuzendutako 'La misteriosa mirada del flamenco' Sail ofizialean proiektatuko da. 1984an girotua, sinopsia honakoa da: «Lidia, 12 urteko gazte ausarta da eta meatzaritza-herri isolatu batean bizi da; herri horretan gizon asko hil dira gaixotasun batek jota, eta esaten dutenez, gizon bat beste batekin maitemintzen denean transmititzen da gaixotasun hori, begiradaren bidez».

Bestetik, Nagore Eceizaren 'If You Wish To Make An Apple Pie' Cannes Docs-en izango da. «Bere bikote indiarrarekin 8 urtez maitasun istorio klandestino bat bizi ondoren, egoerek Dorine artista musulmana bere familiarekin itzultzera behartzen dute».

Azkenik, Ángel González zuzendariaren 'Fantastic Pavilion' pelikula Market Premiereren izango da. «Bere bandan gora egiteko, gaizkile gazte bat Santeriako erritual okultista batean hasten da bere klaneko buruzagiaren eskutik».

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Hiru euskal ekoizpen Cannesen izango dira

Hiru euskal ekoizpen Cannesen izango dira