Borrar
'Grufaloa' filma euskaraz estreinatuko da ostiral honetan

'Grufaloa' filma euskaraz estreinatuko da ostiral honetan

Julia Donaldson idazlearen pertsonaian oinarritutako filmak 10 milioi ikusle baino gehiago izan ditu mundu zabalean

Jueves, 17 de mayo 2018, 16:37

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

1999an aurreneko liburua argitaratu zenetik, Grufaloa munduko munstrorik maitatuenetako bat bilakatu da. Sarituenetakoa ere bai. Julia Donaldson idazleak eta Axel Scheffler ilustratzaileak sortutako pertsonaiak -Grufaloa eta sagua dira nagusiak-, segituan iritsi ziren beste pertsonaia klasiko askoren mailara. Liburuetatik irten eta oholtzara eta zinemara ere egin zuten jauzia, eta liburuek 13 milioi irakurle izan badituzte, filma 10 milioira iritsi da.

Ostiral honetan euskaraz estreinatuko da filma Eusko Jaurlaritzak Zineuskadiren bidez sustatzen duen Zinema Euskaraz programari esker. 2009an egin zen zinemarako egokitzapenak sekulako arrakasta izan du. Haurren zein profesionalen aitorpena eskuratu du, eta nazioarteko 35 zinema-jaialditan baino gehiagotan aukeratu eta saritu dute. Oscar sarietarako ere izendatu zuten, animaziozko film onenaren saria eskuratzeko.

Basoan zehar paseatzen dabilen sagutxo baten kontakizuna da hiru urtetik gorako haurrei zuzendutako filma. Goseak akabatzen, hur bila joatea erabakiko. Bidean doala, azeri batekin, hontz batekin eta suge batekin topo egingo du, bera bezalaxe goseak amorratzen haiek ere. Hirurek etxera gonbidatuko dute jatera, baina sagutxoa ez da gehiegi fidatuko haien asmoez, eta, edukazio handiz, ezezkoa emango die gonbidapenei. Izan ere, Grufaloarekin dago geratuta.

Donaldson idazlea eta antzerkigilea da. Guztira 200 liburu baino gehiago dauzka argitaratuta, eta haren lanaren bereizgarri nabarmena da txikiak irakurtzera bultzatzea, antzerki- eta musika-irudikapenaren bidez. Grufaloaz gainera, ondoren idatzitako beste hainbat lan ere pantaila handirako egokitu dira. Honako areto hauetan emango dute filma: Antiguo Berri edo Príncipe (Donostia), Cines Niessen Zinemak (Errenteria), Getxo Zinema (Bilbo) eta Zugaza zinema (Durango).

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios