Borrar
Analía Gonzales eskalatzaile aimara, 'Cholitas' filmaren aurkezpenean. Martín Alipaz / EFE
Mendi Film jaialdiko pelikulak, Tolosan, Eibarren eta nork bere etxean

Mendi Film jaialdiko pelikulak, Tolosan, Eibarren eta nork bere etxean

Bi geldialdi egingo ditu hurrengo egunetan Gipuzkoak Mendi Tour birak, eta hainbat film alokatu eta online ikusteko aukera ere eskaintzen du

Lunes, 1 de marzo 2021, 12:40

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Aurreko geldialdietan arrakasta handia lortu ondoren, heldu da Gipuzkoara 2020ko BBK Mendi Film Bilbao-Bizkaia jaialdiko mendiko film onenak erakusten dituen Mendi Tour zikloa. Iruñean, hain zuzen, 1.600 ikusletik gora erakarri zituen, eta Gasteizen ere sarrera denak agortu ziren otsailaren bigarren erdialdean egin ziren saioetan.

Antolatzaileen hitzetan, «inspirazioz betetako haize bolada indartsua ekarri du Mendi Tourrak Euskal Herrira», eta Gipuzkoari dagokionez Eskoriatza izan da haize bolada hori hartu duen aurreneko herria, iragan ostiral eta igandean izan baitira emanaldiak bertako Zaldibar antzokian, hiruna filmekin.

Hurrengo geldialdia Tolosan egingo du, martxoaren 8tik 10era, eta aukera zabala izango dute Leidor aretora hurbiltzen direnek, zortzi film ikusteko aukera izango baitute, 2020ko Mendi Film-eko sari nagusia jaso zuen 'Hillary-Ocean to Sky' barne. Hilaren 9ko saioan, gainera, Tolosako mendiko film laburren irabazleak pantailaratuko dituzte. Hurrengo geldialdia Eibarren izango da, hilaren 10 eta 11an, Coliseo antzokian.

Edonola ere, badu zinemaldiak edonora heltzen del leiho bat, Mendi Tour online, aurreko urteetako film onekak berreskuratzeko aukera eskaintzen duena. Film sorta bikaina dago aukeran, iazko edizioan aurkeztu ziren zenbait titulu barne, hala nola 'Polyfonatura' norvergiarra, Mendi Film 2020an Epaimahaiaren Aipamen berezia jaso zuena; 'A Dream of Edwind Drummond', gidoi onenari emandako saria jaso zuena, edo 'Vaeltajat-Wandering in the White', argazki onenari zuzendarutako saria eskuratu zuena. Aurreko urteetako filmak ere bikainak dira benetan.

Filmak alokatzea oso erraza da, eta Vimeoko kontu bat besterik ez da behar. Prezio desberdinetako alokairuak daude (garestienak, 5,50 euro), eta gailu desberdinetan ikus daitezke.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios