Gazte Epaimahaiko kide izateko izen-emate epea, irekia
Orotara 18 eta 30 urte bitarteko 150 gazte inguruk osatuko dute eta Film Labur Onenaren Saria emango dute
J. A.
Lunes, 3 de febrero 2025, 12:25
Giza Eskubideen 22. Zinemaldiko Film Labur Onenaren Saria emango duen Gazte Epaimahaiko kide izateko izen-emate epea martxoaren 7ra arte dago irekita. Orotara 18 eta 30 urte bitarteko 150 gazte inguruk osatuko dute eta postu baino eskari gehiago balego martxoaren 11n egingo da zozketa. Ostean, izena eman dutenei helbide elektronikora bidaliko zaie aukeratuak izan diren ala ez.
Film labur onenak 3.000 euroko saria jasoko du eta epaimahaiak giza eskubideen inguruko sentsibilizazioa eta zinemagintzaren kalitatea kontuan izango ditu.
Aurreko urteetan bezala, Gazte Epaimahaian parte hartzeak unibertsitateko ECTS kredituak jasotzeko aukera emango du. Era honetan, Gazte Epaimahaian parte hartuko duten Euskal Herriko Unibertsitateko (UPV/EHU), Deustuko Unibertsitateko eta Ikus-entzunezko graduko Mondragon Unibertsitateko ikasleek ECTS kredituak izango dituzte. Gainera, epaimahaikide lana egingo duten gazteek Zinemaldiko programazio osoa doan ikusteko aukera izango dute.
Zinemaldia 2025ko apirilaren 4tik 11ra izango da, Victoria Eugenia Antzokian eta Antzoki
Zaharrean eta Zinemaldian zehar. Parte hartzen dutenek, derrigorrez, Antzoki Zaharrera joan beharko dute apirilaren 3an, film laburrak ikusteko saiora. Horretaz gain, gutxienez, 19:00tako edo 19:30etako Victoria Eugeniako saioen %80ra joan beharko dute.
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.