Borrar
Kameratoia.eus
Euskarazko ikus-entzunezkoak ekoizteko Benito Ansola sariaren deialdia zabaldu dute

Euskarazko ikus-entzunezkoak ekoizteko Benito Ansola sariaren deialdia zabaldu dute

Proposamenak irailaren 2 arte aurkeztu ahal izango dituzte 18 eta 36 urte bitartekoek

EL diario vasco

Lunes, 17 de junio 2019, 17:16

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Euskaltzaleen Topaguneak, Lekeitioko Udalak eta Euskal Zine Bilerak irailaren 2ra bitarte ireki dute euskarazko ikus-entzunezkoak ekoizteko Benito Ansola sarian izena emateko epea. Aurten, 18 eta 36 urte bitarteko gazteei bideratutako 3.000 euroko sariaz gain, lan irabazlea Lekeitioko Euskal Zine Bileran estreinatuko da.

Antolatzaileek jakinarazi dutenez, sariaren bosgarren edizioan «aurrerapausoak eman dira lanen aukeraketa prozesuan». Horrela, irabazlea hautatu aurretik, hiru lan aukeratuko dira, eta egileek epaileen aurrean aurkeztu beharko dituzte proiektuok Lekeition ospatuko den Euskal Zine Bileran. Saritutako lana jaialdiaren itxiera ekitaldian jakinaraziko da eta hamar hilabeteko epea egongo da proiektua burutzeko.

Proiektuak aurkezteko azken eguna irailaren 2a izango da. Horretarako lehiaketaren oinarrietan agertzen diren baldintzak bete beharko dituzte parte hartzaileek eta aurkezten dituzten lanek. Lehiaketaren oinarriak ezagutzeko www.kameratoia.eus web orrian sartu behar da.

Bestalde, gogoratu dute irailaren 30era bitarte dagoela zabalik Lekeitioko 42. Euskal Zine Bilerako lehiaketan parte hartzeko deialdia. Aurkezten diren lanen artean 20 izango dira aukeratuak lehiaketan parte hartzeko, eta egileek 200 euroko saria jasoko dute lehiaketarako hautatuak izanagatik.

«Euskal Zine Bilerak aurrerapausoak ematen jarraituko du aurten ere, euskal ikus-entzunezkoen erreferente bilakatuz, eta horretarako, noski, film sortzaile, artista eta zinemagile guztien partaidetza oso garrantzitsua izango da. Hori dela eta, aurtengo edizioan ere parte hartzera gonbidatzen zaituztegu», adierazi dute.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios