Borrar
Filmeko irudi bat. TXINTXUA FILMS
Estatuko 24 aretotan dago ikusgai 'Dantza' filma

Estatuko 24 aretotan dago ikusgai 'Dantza' filma

Filmeko lan taldeak hartuko du parte asteazkenean, abenduak 26, Eibarren egingo den emanaldi berezian

Domingo, 23 de diciembre 2018, 12:14

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Zazpi eskaini dizkio Telmo Esnal zuzendariak 'Dantza' filmari eta, azkenean, lortu du hitzen beharrik ez duen dantzaren lengoaia islatzen duen proiektua publikoarekin partekatzea, ostiralean, abenduak 21, estreinatu baitzen areto komertzialetan.

Txintxua Filmsek ekoiztuta eta Telmo Esnal, zinegile zarauztarraren hirugarren film luzeak kritikarien eta publikoaren harrera bikaina izan du, eta Madril, Iruña eta Bilboko aurre estreinaldietan bete egin zituen aretoak. Aurreneko aste honetan, Estatu osoko 24 aretotan dago ikusgai. Gipuzkoari dagokionez, Donostia (Trueba), Errenteria (Niessen), Tolosa (Leidor), Beasain (Usurbe) eta Eibarren (Coliseo) ikus daiteke.

Azken hiri horretan, hain zuzen, emanaldi berezi bat izango dute asteazkenean, abenduak 26, filmeko lan taldearen parte-hartzearekin. Sarrerak salgai daude dagoeneko.

Emanaldian, filmaren proiekzioaz gain, aurkezpena eta solasaldia egongo dira. Horretarako, filmeko zuzendaria, Telmo Esnal; koreografoa, Juan Antonio Urbeltz; ekoizlea, Marian Fernandez, eta parte hartu duten Eibarreko hainbat dantzari egongo dira bertan. Baita filmaren finantzaketan lagundu duten SD Eibar Fundazioko ordezkariak ere.

«Tradizioari, lurrari, haren jendeari, mitoei eta ohiturei egindako kantu poetiko bat» da filma. Asmo handiko sormen-apustu bikaina egin du Telmo Esnalek. Koldobika Jauregi artistak zuzendu du bertan islatzen den unibertso estetiko eta bisuala, eta Juan Antonio Urbeltz ikertzaile eta folkloristak izan du koreografiak koordinatzeko eta ikuskatzeko eginkizuna.

Dantzak ETBren, Eusko Jaurlaritzaren Kultura Sailaren, ICAA Zinematografiako eta Ikus-entzunezko Arteen Institutuaren, Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Nafarroako Gobernuaren babesa du; eta Bteam Pictures du banatzaile bezala.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios