Borrar
Las diez noticias clave de la jornada
22. Zinegoak

Erresistentzia eta estimu-sareak aldarrikatzeko edizioa

Ekainaren 23tik 30era egingo den Zinegoakerako Natalia Lisinicchia artistak ondutako lanak «maitatzeko beste modu batzuk posible» direla iradokitzen du

J. A.

Jueves, 22 de mayo 2025, 15:17

Zinegoak Bilboko LGTBIQ+ Zinema eta Arte Eszenikoen Jaialdia ekainaren 23tik 30era egingo da eta, poliki-poliki, xehetasunak aletzen ari da. Azkena, 22. ediziorako Natalia Lisinicchia artistak ondutako kartela, erresistentzia eta estimu-sareak aldarrikatzen eta «maitatzeko beste modu batzuk posible» direla iradokitzen duena. Ohi bezala, programazio zabala izango da proiekzioak, arte eszenikoak, hausnarketarako guneak eta topaketak barne.

Kartelean Lisinicchiaren estiloa ikus daiteke, serigrafiaren eragin handia duena: «Handik nator, masa solidoekin, kolore lauekin eta formen sintesi sendoarekin. Oso pozik nago emaitzarekin eta aukeratutako kolore-paletarekin. Proiektu honek lengoaiari dagokionez artista bezala ondu egin nauela sentitzen dut, eta hemendik aniztasun etnikoa modu kontzienteago batean islatzen duen bilduma berri bat sortuko da».

Alaitz Arenzana Zinegoakeko zuzendariak nabarmendu duen bezala, «edizio berri honetan, arreta berezia jarriko diegu disidentzietatik sortzen ditugun erresistentzia sareei eta afektuei. Egitura tradizionaletatik, hegemonikoetatik eta patriarkaletatik haratago doazen ereduak birpentsatu behar dira. Gure gizarteak zeharkatzen dituen zapalkuntza-sistemei aurre egitea eta gainditzea bilatzen duten espazioak aldarrikatu nahi ditugu, heteronormatibitatea, patriarkatua, kolonialismoa edo kapazitismoa, besteak beste».

Ideia horiek jaialdiaren programazioan islatuko dira, baita Natalia Lisinicchia artistak sortutako Zinegoakeko edizio honetako kartelean ere. Irudian, Berlinen bizi den ilustratzaileak, maitatzeko, komunitatea sortzeko edo hazteko beste modu batzuk eraikitzea posible dela aldarrikatu nahi izan du: «Beharbada, familia-eredu berriak sortu behar ditugu, eta ez kontuan hartu bakarrik odol-ahaidetasuna, baizik eta maite ditugun pertsonak saretuko dituzten ereduak ere».

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Erresistentzia eta estimu-sareak aldarrikatzeko edizioa

Erresistentzia eta estimu-sareak aldarrikatzeko edizioa