Eoin Wilson zinemagile eskoziarrak 'Altsasu' filma estreinatu du Edinburgon

Filmeko irudiak./Altsasufilm.com
Filmeko irudiak. / Altsasufilm.com

Edinburgoko Nazioarteko Zinema Jaialdiaren baitan 'Altsasu' dokumentala aurkeztu du zuzendariak

El Diario Vasco
EL DIARIO VASCO

Ekainaren 21ean, ostiralean, Edinburgon ospatzen ari den Nazioarteko Zinemaldiaren baitan estreinatu da Eoin Wilson eskoziarrak zuzendutako 'Altsasu' dokumentala. Edinburgoko Unibertsitateak, -ek eta 'Caravan Cinema'-k sustaturik, eta Erresuma Batuko loteriaren dirulaguntzarekin, dokumentala ekainaren 21ean, ostiralean, eman zuten lehenengoz, eta igandean —ekainaren 23an— beste behin igorriko dute.

Sinopsia

«Altsasuko zazpi gazteren oheak hutsik jarraitzen dute. Herriak bere ihauteriak ospatzen dituen bitartean, Igonek bere semearen espetxeratzeari nola egiten dion aurre jasotzen du pelikulak. Jokin eta beste sei gazte kartzelan mententzen dituen prozesu judizial honek kritika ugari jaso ditu bere berme juridiko ezagatik.»