

Secciones
Servicios
Destacamos
J. A.
Viernes, 31 de enero 2025, 15:13
Ostiral honetan estreinatuko da Euskal Herriko zinema-aretoetan 'Azerik eta erbik basoa salbatzen dute' filma, adin guztietarako gomendatua dagoen Mascha Halberstad zuzendariaren azken lana. «Basoko soilgune batean, Castor izeneko animalia harroputzak bere maisulan handia inauguratzen du, presa bat. Bi arratoiren laguntzaz, erreka baten ibilgua blokeatzen du eta, horren ondorioz, uraren mailak gora egiten du, basoa hondoratzen da eta aintzira handi bat eratzen da azkar. Castor oso harro dago bere sorkuntzaz, baina atsekabetuta dago inork ezin duelako bere maisulana miretsi. Bitartean, basoan, Azeriak eta Erbiak festa bat egiten dute Cresta, Pingüi, Jack, Foca, Sirena eta Hontz lagunekin. Festaren ondoren, Hontza bere zuhaitzera itzultzen da gaueko zaintzarako txanda egiteko, gauero bezala, eta konturatzen da zuhaitza ur-hariz inguratuta dagoela. Ikaratu egiten da eta basorantz sartzen da, oso barrura. Lehen ez zegoen aintzira handi bat ikusten duen arte. Hain dago txundituta, zorabiatu egiten da.», dio sinopsiak.
Zinema Euskaraz programaren eskutik 2025ean aretoetara helduko den lehen pelikula da, zehazki Niessen (Errenteria), SADE Cines Antiguo Berri (Donostia), Golem Alhondiga (Bilbo), Zugaza Zinema (Durango), Gorbeia Zinemak (Gasteiz) eta Golem La Morea (Iruñea).
'Azerik eta erbik basoa salbatzen dute' film holandarra Ez da Eusko Jaurlaritzaren egitasmoaren bitartez zinemetara helduko den azken pelikula, ohar berdinean aurreratu baitute datorren otsailaren 7an estreinatuko dela 'Basatiak'.
Euskal ikus-entzunezkoen sektoreari laguntzeko helburua du Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika sailak bultzatutako programa honek, eta haur zein gazteei zuzendutako pelikulen bikoizketaz arduratzen da, zinemagintzan euskararen hedapena bultzatzearren.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
La artista argentina Emilia, cabeza de cartel del Música en Grande
El Diario Montañés
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.