Bueltan da Glad is The Day, kontzertu, merkatu eta haurrentzako jardueren jaialdia

Bueltan da Glad is The Day, kontzertu, merkatu eta haurrentzako jardueren jaialdia
Sara Santos

Berriz ere, eguerdiko 12:00etatik gaueko 21:00ak arte luzatuko da Cristina Eneanko agenda kulturala; Dabadaba eta Le Bukowski aretoetan jarraituko du. Gainera, Gladys del Estalen heriotzaren 40. urteurrena dela eta, erakusketa izango da ikusgai

DVDonostia

Bostgarrenez, Cristina Enea parkea kontzertu, DJ, merkatu eta haurrentzako jarduerez nahiz jan-edaneko postuez beteko da igande honetan, hilak 3. Berriz ere, eguerdiko 12:00etatik gaueko 21:00ak arte. Gainera, Gladys del Estalen heriotzaren 40. urteurrena dela eta, erakusketa izango da ikusgai jaialdian bertan.

Gero, DJ saioak aurkitu ahal izango dira Dabadaba eta Le Bukowski aretoetan ere. Donostiako bi areto horiek koordinatutako jaialdiak aurten ere Kutxa Kultur-en laguntza izango du eta, berrikuntza gisa, Keler garagardoaren babesa. 2016 Europako Kultura Hiriburutzaren baitan sortutako Glad is the Day jaialdiaren edizio berri bat antolatuko du Donostia Kulturak.

Parkean arituko diren artisten artean izango dira, batetik, Agertoki Nagusian, Susmara (12:00), Bloody Magic Nails (12:50), Mice (13:40), Grande Days (14:40), Potato (15:50), The Lookers (17:20), Los Estanques (18:40) eta The Limboos (20:00).

'Ruina Sónica' agertokian izango dira, bestalde, Joven mata B2B Bellaca DJak (12:00), Le Parody (13:00), Brava DJa (14:00), Khaled (15:15), Skyhook DJa (16:00), Chico Blanco (17:30), Alvva DJa (18:15), Merca Bae DJa (19:30).

Ohartarazi dute, halaber, Glad Is The Day jaialdian zehar ospatuko den Mercadabalillo-an parte hartzeko postuak agortu direla.

Temas

Euskera