Bikote bat osatzeko errezeta

Bikote bat osatzeko errezeta

'Baserriko porrusalda' antzezlana aurkeztuko du Gipuzkoa plazan ostiral honetan, hilak 16, gaueko 23:30ean, Bapatean antzerki konpainiak

DVDonostia

Sukaldatzen duten bitartean, beraien erlazioa osatzen duten elementu guztiak botako dituzte sutara: bi porru, lau azenario, patata batzuk, gatz pixka bat, ura eta maitasun asko. Bapatean antzerki konpainiako bikoteak 'Baserriko porrusalda' antzezlana aurkeztuko du Gipuzkoa plazan ostiral honetan, hilak 16, gaueko 23:30ean.

Adin guztientzako lana da, Odei Arregik aurreratu duenez prentsaurrekoan. Izan ere, porrusalda gutxienekoa izango da. Israel Cuadradorekin batera, trapu zaharrak mahi gainean jarriko ditu Arregik.

Porrusalda oso errezeta ezaguna da, baina sukaldean egiteko modu berezia erakutsiko dute; gastronomia, lurreko etekinak, jende tipikoa eta atipikoa, herri-kirola, familia jakinduria, juliana erara moztu, baratza, slow food, zen filosofia... Denak izango du tokia.

Bikote barruan sortzen diren dudak jorratuko dituzte, «zeharka beti», eta baita «ametsen eta frakasoen nondik norakoak» ere. «Batzuetan bikotea batera lanean ikusteko aukera izango da. Besteetan, bakoitza bere aldetik ibiliko da.

Horregatik, nabarmendu dute, «bakoitzak berea ulertuko du». Izango dira ezer ulertzen ez duten haurrak, bere jokaerak errekonozitzen dituen heldurik ere izango delarik. Zehaztu dute, hain zuzen, antzezlanaren tonuak ahalbidetzen duela hori, publiko mota desberdinari eduki desberdina eskainiz. Guztira, 45 minutuko iraupena izango du.

Temas

Euskera