Azken Nafarroako txapelketako finaleko irudi bat, 2021eko azaroaren 28an, Iruñeko Anaitasuna kiroldegian.
Nafarroako Bertsolari Txapelketa

Bihar jakingo da nor igaroko den azken fasera

Ainara Ieregi, Aitor Irastortza, Bittori Elizalde, Egoitz Gorosterrazu, Eki Mateorena eta Saats Karasatorre izango dira Etxauriko saioan

I. Mendia

Jueves, 1 de junio 2023, 12:25

Ostiral honetan jakingo da zein igaroko den Nafarroako Bertsolari Txapelketaren hurrengo fasera. Pasa den ostiralean Larraunen lehen saioa lehiatu ostean, bihar, ekainak 2, izango da bigarren eta azkena Etxaurin.

Publicidad

Bigarren aurrekanporaketa honetan Ander Aranburu izango da gai jartzailea eta hark botatakoei kantuan erantzun beharko diete Ainara Ieregi, Aitor Irastortza, Bittori Elizalde, Egoitz Gorosterrazu, Eki Mateorena eta Saats Karasatorre. Saioa 18:30ean hasiko da, Aimar Sagastibeltza, Amaia Telletxea, Cesar Etxeberria eta Joseba Beltza ariko dira epaile lanetan eta sarrerak jada eskura daude www.bertsosarrerak.eus atarian, bost euroan arruntak, lau euroan bazkideenak eta hiru euroan 18 urtetik beherakoenak.

Bi lehia hauen ostean Nafarroako Bertsolari Txapelketa 2023ko urriaren 7an abiatuko da. Han batuko zaizkie txartela lortu duten zazpi bertsolariei -bi saioetako garaileak eta puntu gehien pilatu dituzten bostak-, txapelketako araudiaren arabera, azken ekitaldian parte hartu zuten 17 bertsolariak. Hala, 24 bertsolarirekin abiatuko da azken txanpa, denek helburu izango dutelarik 2021ean Saioa Alkaizak lortu zuen txapela janztea.

Oraingoz Urko Gartzia, lehen aurrekanporaketako garailea, da txartela erdietsi duenetako bat Larraungo Gabari gune irekian izan zen gailendu ostean 246 punturekin. Zerrendan jarraian doaz Beñat Astiz (244,5), Fernando Ziganda (235), Mintxo Astiz (195,5), Peio Ardaiz (185) eta Etxahun Azkarragaren (175,5), bigarren aurrekanporaketa honen zain daudenak txartela izango duten hala ez jakiteko.

Finala, abenduaren 2an

Udazkenean kantuan izango diren 24 bertsolari horiek lehiatuko dituzten kanporaketen ostean osatuko da abenduaren 2an finalean ariko den zortzikotea.

2021eko ekimenean Saioa Alkaiza izan zen txapelduna finalean 995 puntu lortuta. Harekin izan ziren kantuan Eneko Lazkoz (992), Julio Soto (627,5), Joanes Ilarregi (596), Xabier Silveira (592,5), Xabat Ilarregi (582,5), Josu Sanjurjo (580,5) eta Eneko Fernández (573).

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad