Bigarren saioko egitaraua

Z aretoan sartzea librea izango da toki guztiak bete arte, baina saiora joan nahi dutenek erreserba egin dezakete info@zine-eskola.eus helbidera idatziz

Aukeratutako soinu-grabazio batzuk entzutea izango da saioaren mamia; oraingoan ere, grabazio horiek orain arte ezagutarazi gabekoak izango dira. Entzungo dugunez, grabazio horietako bakoitzean, Tarkovskik hainbat zuzendari garrantzitsuren lana aztertzen du, eta filmetako 'aipuen' eta bestelako esku-hartze puntualen arteko hartu-emana sortzen da. Entzungo ditugun grabazio guztiak hiru saiotan egin ziren, 1977an. Edonola ere, eskola horiek ez zuten helburu aipatutako film edo autoreen arteko konparaketa monografikoa egitea; horren ordez, orain berreskuratu eta berrantolatutako aipu horiek askotariko gaiak lantzeko helburua zuten, besteak beste, «nola tratatzen den «erreala» dena eremu artistikoan», «zinemagintzan sinboloak erabiltzea egokia den ala ez», «zinemaren eta antzerkiaren arteko desadostasun garrantzitsuak», «literatura-lanak zinemara egokitzearen arazoak», «zinemagintza esperimentalari buruzko ideiak»…

Bigarren saio honetan, Cristina Álvarez eta Adrian Martin saio-idazle eta zinema-kritikariek hausnarketa egingo dute hainbat zuzendariren lanetan (Tarkovski, Bergman, Bresson, Buñuel eta Parajanov) kanpaiak entzuteak duen funtzio informatibo edo dramatikoaz eta horrek sortzen duen paisaia musikalaz, egile horien hainbat pelikulatako zatiak biltzen dituen bideo-saiakera baten bidez. Julen Abasolok kanpaien soinuan oinarritutako sinfonia bat joko du, Arientzako (Aretxabaleta) Kanpai Jole Eskolako kideekin eta Xabier Erkizia soinu-artistarekin batera. Pilar Carrera, Madrilgo Carlos III Unibertsitateko errektoreordeak, 'Andrei Tarkovski. La imagen total' (Fondo de Cultura Económica, 2009) saiakerako egileak, zinemagile errusiarra eta Sergei Parajanoven zinearen arteko harremanez hitz egingo du. Till Fellner pianista austriar ezagunak, Luis Buñuelen zinemagintzan musikak duen erabilerari buruzko saiakera idatzi duenak (Subertsioa eta isiltasuna, Estatuan Scherzo aldizkarian argitaratua, 326. zk., 2017ko otsailean), hitzaldia egingo du, Johann Sebastian Bachen hainbat konposiziorekin lagunduta. Giuseppe Lancik ere parte hartuko du, argazki-zuzendari eta ohiko kolaboratzaile izan baitzen, besteak beste, Marco Bellochio, Vittorio eta Paolo Taviani eta Nani Moretti zuzendariekin eta Tarkovskirekin berarekin, 1983an 'Nostalghia' filma egin zutenean. Amaitzeko, José Manuel Mouriñok ere parte hartuko du; saio-idazlea, zinemagilea eta Estatuko Tarkovski Institutuaren ordezkaria da bera, eta berreskuratutako grabazioen ikerlarietako bat izan da.

Honako hau izango da jardunaldiaren egitaraua:

Z ARETOA (TABAKALERA)

LEHEN PARTEA (11:00-13:45)

11:00 - 11:10 Aurkezpena: Carlos Muguiro (EQZEren zuzendaria) eta José Manuel Mouriño.

11:10 - 11:30 Soinu artxiboen lehen partearen entzunaldia.

11:30 - 12:20 «Ekaitza Errusiatik urrun filmatu» (Giuseppe Lanci).

12:20 - 12:30 Atsedenaldia.

12:30 - 12:55 Soinu artxiboen bigarren partearen entzunaldia.

12:55 - 13:20 «Kanpaien soinuaz jositako ametsen segida» (Cristina Álvarez eta Adrian Martin).

13:20 - 13:40 «Denbora haustea» (Arientzako Kanpai Jole Eskola, Xabier Erkizia).

13:40 - 13:45 Lehen partearen itxiera.

BIGARREN PARTEA (16:00 – 19:00)

16:00 - 16:05 Aurkezpena: Carlos Muguiro eta José Manuel Mouriño.

16:05 - 16:30 Soinu artxiboen hirugarren partearen entzunaldia.

16:30 - 17:15 «Tarkovski eta Paradjanov: Medusaren begirada» (Pilar Carrera).

17:15 - 17:45 Soinu artxiboen laugarren partearen entzunaldia.

17:45 - 18:00 Atsedenaldia.

18:00 - 18:50 «Subertsioa eta isiltasuna» (Till Fellner).

18:50 - 18:55 Jardunaldiaren amaiera.

Z aretoan sartzea librea izango da toki guztiak bete arte, baina proiektuaren saio honetara joan nahi dutenek lekua erreserba dezakete, helbide elektroniko honetara idatziz: info@zine-eskola.eus.

Elías Querejeta Zine Eskola nazioarteko zentroa da, eta pentsamendua, ikerketa, praktika esperimentala eta berrikuntza pedagogikoa garatzea du helburu. Gipuzkoako Foru Aldundiak sortua eta finantzatua izanik, EQZE gorpuzteko abiapuntu dira bere kontzeptualizazioan parte hartzen duten hiru eragileen (Euskadiko Filmategia, Donostia Zinemaldia eta Tabakalera Kultur Proiektua) ezagutza-esparruak. Aurkitu informazio gehiago hemen: www.zine-eskola.eus.

Temas

Euskera
 

Fotos

Vídeos