Borrar
Flore Portu / DV
C.D. Bidasoa eta Hondarribia Eskubaloiak lankidetza akordioa sinatu dute

C.D. Bidasoa eta Hondarribia Eskubaloiak lankidetza akordioa sinatu dute

Juan Luis Silanes eta Borja Olazabal Hondarribia eta Irungo Udaletako Kirol zinegotziek akordioaren berri eman dute

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Martes, 20 de agosto 2019, 13:35

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

C.D. Bidasoa eta Hondarribia Eskubaloiak akordioa sinatu dute datozen asteetan hasiko den denboraldiari begira. Hala, Hondarribia eta Irungo eskubaloi taldeek euren nortasuna eta independentzia ekonomikoa mantentzen dute, eta kirol estruktura baten baitan, talde bateko jokalaria estrukturaren barruan mugi daiteke jardunaldietan zehar beharren arabera, talde bakarrean gertatzen den moduan.

Akordioaren aurkezpena asteartean, abuztuaren 20an, izan da Hondartza Kiroldegian, eta haren berri emateko han elkartu dira Juan Luis Silanes eta Borja Olazabal Hondarribia eta Irungo Udaletako Kirol zinegotziak, eta Gurutz Aginagalde eta Paco Martin Bidasoa eta Hondarribiko klubetako presidenteak.

«Lehenik eta behin zorionak eman nahi dizkiot C.D. Bidasoari iaz egindako denboraldiagatik, laster gozatu ahal izango dugun Europa mailako partidekin. Denontzat positiboa izango den akordioa dela uste dugu Udaletik, bailarako ikuspegia indartuz», adierazi du Silanesek.

«Hondarribia Eskubaloiak bere izaera mantentzen jarraituko du, eta harrobi lanak egiteko aukera ere hemendik aurrera. Zorionak denei eta ia urte askoan jarraitzen dugun akordio honekin», nabarmendu du.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios