Bertsolaritzari buruzko ikerketa-lanak sustatzeko sariak
Bertsozale Elkarteak eta Mikel Laboa Katedra master eta gradu amaierako lanak garatzea dute helburu
I. Mendia
Viernes, 8 de septiembre 2023, 12:46
Bertsolaritza abiapuntu eta muin duten ikerketa-lanak sustatzeko deialdia berria aurkeztu dute Bertsozale Elkarteak eta Mikel Laboa Katedrak. 2023an asmo nagusia master amaierako lanen proiektuak lehenestea da, geroko tesiak bultzatzeko helburuarekin, horien ikergai nagusia bertsolaritza bada, nahi den jakintza-alorretik ikertua. Hala ere, sustatzaileek azaldu dutenez beste ikerketa lan monografiko batzuen proiektuak ere onartuko dira. Nolanahi ere, unibertsitate-irakasle doktore batek bermatu behar du proiektua.
Publicidad
Ikerketa eta master amaierako lanak aurkezteko epea irailaren 18an amaituko da eta aurkeztutako hautagaitza guztien artetik epaimahaiak bat nabarmenduko du urriaren 18rako. Era berean, ordezkoen zerrenda ere plazaratuko da. Honek 2.500 euroko dirulaguntza jasoko du eta urtebete izango du ikerketa lana amaitzeko.
Bestetik, Gradu Amaierako lanen Sarian bertsolaritza ikergai gisa aukeratu izana baloratzea da bigarren deialdiaren helburua. Bertsolaritza ikergai duen Gradu Amaierako Lan bat edo Goi mailako Antzerki zein Musika ikasketa bukaerako lan bat sarituko da. Deialdira 2020-21, 2021-22 edo 2022-2023 ikasturteetan defendatutakoak izan beharko dute. 2023an 600 euroko sari bat esleituko da eta proposamenak aurkezteko epea irailaren 18an amaituko da.
2022an egindako deialdian Maddi Soroaren 'Bertsolariaren formazioan bertsoa sortzeko eta interpretatzeko konpetentzia arloak' gradu amaierako lana eta Iñaki Viñasprek, Izar Mendigurenek, Oihane Pereak eta Ruben Sanchezek taldean aurkeztutako 'Bertso-eskola Zaballako espetxean: presoen, espetxearen eta bertso mugimenduaren arteko elkarreragina' proiektuak izan ziren sarituak.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión