Borrar
Bertsolaritza erdalgunean, atzo eta gaur, aztertuko dute
Hitzetik Hortzera

Bertsolaritza erdalgunean, atzo eta gaur, aztertuko dute

Arabako esperientziatik abiatua, etorkizunerako proposamen bat izenburuko lana ondu dute Uxue Diaz de Cerio eta Oihane Pereak

Iker Mendia

Viernes, 11 de abril 2025, 16:21

Arabako bertsolaritzari, iraganeko gakoak eta egungo egoera, begira jarri ziren Uxue Diaz de Cerio eta Oihane Perea Arabako Bertsozale Elkarteko langileak Euskal kulturaren eragiletzan Etengabeko Prestakuntzako Master bukaerako lan bezala. Esperientzia horretatik, Bertsolaritza erdalgunean nola garatu den aztertuta, etorkizunerako proposamen bat izenburuko lana ondu dute.

Aste honetako Hitzetik Hortzera saioan izango dute mintzagai Diaz de Ceriok eta Pereak. Mirari Martiarenarekin solasean 80. hamarkadatik hona, euskararen eta bertsolaritzaren bilakaera zein izan den abiapuntutzat hartuta, mahai gainean jarriko dituzte Arabako bertsolaritza geroratzeko indarguneak, ahulguneak eta aukerak. Tartean dira, adibidez, helduen bertso eskolak edo herrialdean Aramaiok duen garrantzia.

Saioak ezin falta

Elkarrizketaz gain, bertsoak entzuteko aukera ere izango da Hitzetik Hortzeran, astero bezala. Alde batetik, Irantzu Idoateren bertso musikatuak ere izango dira. Antsietateari buruzko sorta kantatuko du Idoatek, Manex Pagola musikaria lagun duela. Beste alde batetik, Astigarragako eta Gasteizeko saioko bertsoak ere entzun ahal izango dira. Lehenean Kronika egunkariaren 25. urteurrena ospatu zen; bigarrenean Arabako Kuadrillarteko finala.

Pinto pintto taldea eta Gorbeialde taldea aritu ziren finalean kantuan. Pinto pintto taldea Amaia Iturriotz, Ekaitz Samaniego, Eli Zaldua, Paula Amilburu eta Xabier Antiak osatu zuten. Gorbeialdea taldea, berriz, Aitor Jimenez, Gari Sarriugarte, Irati Anda eta Manu Bendalak. Gaiak jartzen Irati Martinez aritu zen.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Bertsolaritza erdalgunean, atzo eta gaur, aztertuko dute