Borrar
'Campos de batalla y políticas de retaguardia'-ko pasartea
Bertso emanaldia eta film baten proiekzioa, argazkigintzaren egunaren harira

Bertso emanaldia eta film baten proiekzioa, argazkigintzaren egunaren harira

Abuztuaren 19an, daguerrotipoa asmatu zutela gogora ekartzeko, 'La guerra filmada' bildumaren 'Campos de batalla y políticas de retaguardia' kapitulua proiektatuko dute Zarauzko Photomuseum-en

DV

Donostia

Sábado, 17 de agosto 2019, 14:12

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Urtero legez, abuztuaren 19an, Photomuseum-ek Argazkigintzaren Nazioarteko Eguna antolatzen du. Parisen, 1839an Zientzia eta Arte Ederren Akademian lehenengo prozedura fotografikoaren, hau da, daguerrotipoaren aurkezpena egin zela aitzakiatzat hartuz. Egun osoan zehar, Zarauzko Photomuseumeko sarrera dohainik izango da.

Horrela, lehen unetik, argi eta garbi, jasota gelditu zen asmakizun berriaren balioa bai lekukotasunez bai arlo artistikoa lantzeko gaitasuna zuelako.

Ekitaldiko egitaraua horrela dago osatua; 11:30ean aurreskua egingo dute, Daguerreren monumentuaren aurrean lore-eskaintza eta bertsolariaren emanaldia, 11:45ean. Ondoren, 12:00etan, 'La guerra filmada' bildumaren 'Campos de batalla y políticas de retaguardia' kapitulua proiektatuko da.

Daguerrotipoaren aurkezpena lehen unetik ohartu zen gizartea Nicéphore Niépce-ren eta Louis-Jacques-Mandé Daguerre-ren aurkikundeak eskaintzen zuen laguntzaz eta zituen gaitasunez ohartu zen.

Geroago, hobekuntza tekniko desberdinek asmakizunaren garapena nabarmendu zuten. Zientziaren eta arteen alorretan bere aplikazioak asko izan dira.

Kapitulu bat

'La guerra filmada' bildumak, Espainiako Filmotekak telebistarako prestatutako Gerra Zibilari buruzko filmen emanaldian du jatorria. 2006a zen, eta filmak garaian grabatu ziren bezala erakutsi nahi ziren, gerora eginiko interpretaziorik edota muntaiarik gabe.

Horrela, zenbait saio prestatu ziren Historia Garaikideko katedradun baten aurkezpenarekin. Argazkigintzaren Nazioarteko Eguna dela bide, La Guerra filmadaren kapitulu bat aukeratu dute egitarauaren antolatzaileek. Hain zuzen, 'Campos de batalla y políticas de retaguardia' deiturikoa.

Bestalde, Photomuseumeko proiekzio aretoan, 'La Guerra Filmada' bilduma osatzen duten lau DVDetako hainbat dokumental erakutsiko dira.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios