Getarian egin zen Bertso Egunetako bat 2021ean. XDZ

Bertso Eguneko sarrerak, jada salgai

Urtarrilaren 27an izango da Astran, Gernikan

Iker Mendia

Viernes, 22 de diciembre 2023, 13:16

Duela zenbait aste aurreratu bezala, urtarrilaren 27an Gernika-Lumon izango da Bertso Eguna eta antolakuntzak jada Astran izango diren bazkari eta bertso jaialdirako sarrerak salgai jarri ditu bertsosarrerak.eus webgunean. Horretaz gain, Bertsozale Elkartea eta Lilibertso bertso-eskola egun osoko egitaraua jakinarazi dute.

Publicidad

10:30ean dute bertsozaleek hitzordua Muxikan, Ariatzan. Bertakoa da Garriko bertso-eskola, aitzindarietako bat bertsotarako elkargune izateari dagokionez. Ondoren, 12:00etan, Astra aurrean elkartuko dira zaleak eta lurralde ezberdinetako bertso-eskolak ariko dira tabernaz taberna ibilbidea osatuz.

15:00etan bazkaria eskainiko da Astran eta 17:30ean hasiko da eguneko bertso jaialdia: Amets Arzallus, Etxahun Lekue, Maialen Lujanbio eta Saioa Alkaiza izango dira bertsotan. 35 euroren truke lortu daitezke bazkarirako eta jaialdirako, bietarako balio duten sarrerak bertsosarrerak.eus atarian. Ondoren, gauean ere izango da festa jarraitzeko aukerarik, eta egitaraua biribiltzeko lanetan ari gara.

Jardunaldia Laboral Kutxa, Gernika-Lumoko Udala eta Lilibertso bertso-eskolaren elkarlanarekin antolatuko da

Bertsolari Egunetik Bertso Egunera

1968an hasi zen antolatzen gaur egungo Bertso Egunaren aitzindaria. Hasiera batean, Bertsolari Eguna izena hartu zuen, eta garaiko hainbat bertsolariren omenaldi eguna izaten zen. 1987an Bertsozale Elkarteak hartu zuen antolatzeko ardura, betiere Donostiako Udalarekin elkarlanean. 1995ean omenaldi kutsua alde batera utzi eta bestelako itxura hartu zuen egunak; izena ere aldatu zitzaion, eta Bertso Eguna izatera pasa zen.

Donostian egin zen urte luzez, eta 2017ko etenaren ondotik eta 2018tik aurrera, Euskal Herri osoan mugitzen den egitasmo ibiltaria da egun, Bertsozale Elkartearen oinarrizko helburuekin bat eginez: herrialde osoan eragitea. Pandemiak eraginda 2021ean eta 2022an data eta egiteko modua aldatu baziren ere, Bertso Egunak egin ahal izan genituen, eta aurten egun osoko plana antolatzeari ekin genion berriro ere.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad