Dani Fanok kartetan azaltzen diren pertsonaiak aurkeztu zituen. i. royo

Berrogei karta, jokorako eta kortsarioei buruz gehiago jakiteko

Dani Fanoren ilustrazioen bitartez ezagutu daitezke Euskal Herriaren historian garrantzia handia izan zuen jarduera horren alderdi nagusiak

n. azurmendi

Jueves, 22 de diciembre 2022

Dani Fano komikigile donostiarrak aspaldikoa du pirata eta kortsarioen gaineko interesa. 2015ean, Ikastolen Elkarteak argitaratzen duen eta beraxek zuzentzen duen Xabiroi aldizkariaren eskutik, jada frantsesez badagoen eta laster gaztelaniaz argitaratuko den 'Kortsarioen ostatua' albuma plazaratu zuen, Guillermo Gonzalez bilbotarrarekin batera. Orduko hartan, Fano gidoiaz arduratu zen, eta iaz zendu zen 'Guillerge', berriz, marrazkiez.

Publicidad

Ostegun honetan Donostiako Aquariumen aurkeztu den 'Itsaslapurrak' karta-jokoak badu zerikusirik abentura partekatu harekin, memoria historikoa –adierarik zabalenean– berreskuratzea eta ezagutzera ematea xede duen Trikuharri Kultur Elkarteak Gonzalezi agindu baitzion euskal p irata eta kortsarioei buruzko karta-joko bat diseinatu zezan.

Haren faltan, Dani Fanok hartu zuen lekukoa, eta bera izan da jokorako ez ezik itsasaldeko Euskal Herriaren historian horrenbesteko garrantzia izan duen pasartea hobeto ezagutzeko balio duen karta-sortaren sortzailea. Zeren eta, lehenik eta behin, karta-sorta espainiarrarekin jokatu daitezkeen joko denetan aritzea ahalbidetzen duen sorta baita 'Itsaslapurrak'. Edozein karta jokotan aritzeko balio du: musean, txintxoian, bakar-jokoetan, tutean... Izan ere, karta espainolen lau paloak ditu –urrea, kopa, ezpata eta bastoia–, eta palo bakoitzeko hamar karta.

Terminologia ez da aldatu; iruditeria, ordea, bai. Hasteko, paloena. «Urreetarako erabili dugu Donostiako zigilu zaharra, oso ondo adierazten duena Donostiak itsasoarekin duen harremana. Kopen ordez San Telmo museoan gordetzen den sagardotarako pitxer oso polit bat erabili dugu. Ezpatek ezpata izaten jarraitzen dute, garai hartakoak, kortsarioak armatuta baitzeuden. Bastoak irudikatzeko erabili dugu itsasoko tresneria, zehazki gabila bat, horien bidez lotzen baitziren sokak-eta...».

Historia berreskuratu

Palo bakoitzaren adierazgarri diren elementuak, baina, ez dira errepikatzen kartaren zenbakiaren arabera, eta txotekorik, zaldunik eta erregerik ere ez dago. Jokoa ez oztopatzeko, karta bakoitza zein palori dagokion eta zenbakia zein den oso argi adierazten da, baina hortik aurrera pirata eta kortsarioen historiak du lehentasuna.

Publicidad

«Karta jokorako balio izatea garrantzitsua da, baina asmoa zen euskal kortsario eta piraten inguruko munduaren zantzu bat ematea. Hortik aurrera, zerbair gehiago nahi duenak aurkituko du bidea», dio kartaz karta erabiltzailearen aurrean zabaltzen diren 40 ilustrazioen egileak. «Gehienak pertsonaiak dira, armadore izandakoak, edo kortsario eta pirata ezagunak. Batzuetan gertaera historikoak ere hartu ditugu aintzat; esate baterako, Parisko Ituna, non bertan behera utzi zen kortsoa, edo nola etorri ziren pirata vikingoak Iruñeko erregea bahitzera. Kontzeptu eta toki garrantzitsuak ere azaltzen dira. Kasu guztietan, ilustrazioaren ondoan azalpen txiki bat dago», zehaztu du egileak.

Proposatzen den erabilera ludikoa, alegia, nahiko ezkutuan egon den historiaren zati bat berreskuratu eta zabaltzeko modu bat da. Dani Fanok aitortzen du oso harrigarria egiten zaiola ezagutza falta hori, «batez ere ere Gipuzkoan eta Donostian, kontuan izanda ze presentzia izan zuen garai batean. Ia jarduera ekonomiko nagusia izan zen eta, hala ere, oso ezkutuan joan da. Lapurdin, esate baterako, hobeto gorde da memoria, luzeago mantendu zelako agian, XVII. mendean ere presente jarraitzen baitzuen, edo gutxiago 'lotsatzen' direlako». Ahanzturaren aurkako lehen urrats honen ondotik, gainera, baliteke gehiago etortzea.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad