Borrar

Bernardo Atxaga, Joseba Sarrionandia eta Maite Larburu, ostiralean 'Arestiren etxekoak' hitzaldi musikatuan

Donostiako Santa Teresa Komentuko ekitaldi aretoan izango da

Jon Agirre

Donostia

Asteazkena, 29 urria 2025, 14:58

Comenta

2025ak hainbat protagonista izan ditu euskal kulturan, nagusietako bat Gabriel Aresti poeta, hil zenetik 50 urte bete baitira eta bai jaioterrian, Bilbon, zein bestelako Euskal Herriko txokoetan. Orain, Gipuzkoako Foru Aldundiaren Kultura Departamentuak 'Arestiren etxekoak' hizketaldi musikatua antolatu du ostiral honetan, 19:00etan, Donostiako Santa Teresa Komentuko ekitaldi aretoan.

Bernardo Atxaga eta Joseba Sarrionandia idazleek parte hartuko dute Maite Larburu biolinistarekin batera. Asteasuarrak aurreratu duenez, Arestiren bi gutun irakurriko ditu, eta haien «barrua» adieraziko du: noiz eta zergatik idatzi ziren eta nola harreman hark zuzendu zuen haren ibilbidea. Komentatu egingo du, halaber, 'Harri eta Herri'-ko 'Q' poema ('Profeta bati'), «testu aparta», idazlearen iritziz «Euskal Herriko bazter guztietan gutxienez urtean behin irakurri beharko litzatekeena».

«Ez balitz etorri gizon hau, Aresti gure hau, ez zen etorkizunik izango», baieztatu du Atxagak. Gabriel Arestik kultura, euskara eta gizartea jarri zituen bere bizitzaren ardatzean. «Hirian eta modernotasunean topatu behar genuela bizilekua» Arestiren abisua berritu du Sarrionandiak, eta, hain zuzen ere, musikagintza eta kantagintza eraldatzeko duen ahalmenetik, bi idazleekin elkarrizketan arituko da Maite Larburu emanaldirako prestaturiko kantuekin.

Gogoratu beharra dago, bestalde, Arestiren 'Harri eta Herri' liburua 1964. urtean argitaratu zela. Beraz, 2024an 60 urte bete ziren euskal literatura modernoaren oinarri eta erreferentea izaten jarraitzen duen liburua argitaratu zela. Bernardo Atxaga idazleak liburu hura hartzen du euskal literatura modernoaren abiapuntutzat. Atxagaren ustez, bizirik irauteko eredu bat eskaini zion euskal literaturari Gabriel Arestik.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Bernardo Atxaga, Joseba Sarrionandia eta Maite Larburu, ostiralean 'Arestiren etxekoak' hitzaldi musikatuan

Bernardo Atxaga, Joseba Sarrionandia eta Maite Larburu, ostiralean 'Arestiren etxekoak' hitzaldi musikatuan