Borrar
Xabier Berasaluze 'Leturia' ostegun honetan Donostian, liburua eskuetan duela. Iván Montero
'Koplarik kopla'

Bere ibilbidean abestutako hainbat kopla liburu batetan bildu ditu Leturiak

'Koplarik kopla' «gure historiaren bilakaera» islatzen duen lana badela ere aldarrikatu du musikariak

Itziar Altuna

Donostia

Osteguna, 13 azaroa 2025, 15:54

Comenta

Trikitixa eta Porrusalda koplak kantatzen 45 urte daramatza Xabier Berasaluze 'Leturia'k (Villabona, 1954), Tapiarekin nahiz beste talde askorekin lanean, eta orain, liburu batetan bildu ditu ibilbide honetan abesturiko batzuk. Hain zuzen 152 aukeratu ditu, «gure historiaren bilakaera islatzen dutenak», izan ere, «asko aldatu da dena plazetan kantatzen hasi nintzenetik», azaldu du musikariak liburuaren aurkezpenean.

'Koplarik Kopla' (Elkar) liburuan aukeratu dituen kopla batzuk zaharrak dira, beste batzuk bertsolari, olerkari eta idazleek egindakoak, baina badira ere bertso eta idatzietatik Leturiak berak moldatutakoak. Lan hau «ekarpen aberatsa» dela uste du egileak, alde batetik «koplaren mundua ezagun egiteko» eta bestetik urte hauetan eman den aldaketa azaltzeko. Aukeraketa egiteko orduan, Xabier Amurizaren laguntza izan du, honek «gustu handiz» egin duena, aspaldiko partez lagunak baitira, biek kontatu dutenez.

«Maleta zahar batean gordetzen nuen dena eta egun batetan, ganbarara igo eta zirriborro eta bertso-kopla horiek txukuntzen hasi nintzen», azaldu du musikariak. Hortik atera zen liburua egiteko ideia. Proiektu hau «prozesu luzea» izan da, Andres Camio 'Jitu' editoreak aitortu duen bezala. Leturiak egindako «lan metodikoa» balioan jarri du, izan ere urte hauetako guztietako errepertorioa apuntatuta zuen eta hortik hasi zen liburuari forma ematen. Kopla bakoitzaren inguruan, gainera, hainbat datu bildu ditu, hala nola letraren eta doinuen egileak, moldea, noiz eta norekin kantatu izan duen, edo grabaziorik ote dagoen.

Koplak bost ataletan ordenatu dira: hasierako urteetakoak, 1970etik 1984ra arte abestu zituenak; Tapiarekin egindako ibilbide luze eta oparoa hiru zatitan banatu da (1984-1992, 1992-1997 eta 1997tik 2010era arte) eta azkenik, azken hamabost urte hauetan beste hainbat musikari eta trikitilarirekin abestutakoak. Atal bakoitzak badu aurkezpen testua, garaiko hainbat argazkirekin. Leturiak, Xabier Amurizak eta Juan Kruz Igerabidek idatzitako hiru hitzaurre ere baditu liburuak.

Ibilbide oparoa

Eszenatokiak ez ditu oraindik utzi Leturiak. Solfeo ikasketak, piano eta gitarra eskolak gaztetan jaso zituen eta hogei urte zituela trikitia ikasten hasi zen Eleuterio Tapiarekin, eta jarraian txalaparta Juan Mari Beltranekin. 1977an. Ondoren Ipintza trikitilariekin hasi zen eta beste zenbait trikitilarirekin ere jo zuen hainbat plazatan zortzi urtetan zehar.

1984an abiatu zuen Joseba Tapiarekin bere aldirik ezagunenetakoa. 1986 eta 1988an Euskal Herriko Trikitilarien Txapelketa Nagusiak irabazi zituzten, eta geroztik, Euskal Herrian eta munduan zehar jotzen aritu dira. 1987tik 2018ra bitartean 11 CD grabatu zituen bikoteak.

Hortik aparte, Leturiak kolaborazio ugari egin du beste musikari batzuen diskoetan. 2016ko udatik aurrera, Korrontzi taldean jotzen hasi zen kolaboratzaile moduan, eta azken urteetan Et Incarnatus taldearekin ere hainbat emanalditan parte hartu du. Azken urte honetan, Iñaki Dieguez akordeoilariarekin batera ibili da 'Pepito Yanci' ikuskizuna aurkeztuz.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Bere ibilbidean abestutako hainbat kopla liburu batetan bildu ditu Leturiak

Bere ibilbidean abestutako hainbat kopla liburu batetan bildu ditu Leturiak