Borrar
'Benizze' izango da Hitzetik Hortzera saioko gonbidatua

'Benizze' izango da Hitzetik Hortzera saioko gonbidatua

Ordizia eta Iruñeko saioetako bertsoak ere entzungai izango dira

Iker Mendia

Viernes, 21 de febrero 2025, 14:10

Beñat Goitia 'Benizze' musikariak «euskal musikagintzaren egungo egoerari» egin zion analisia JAKIN aldizkariaren urtarrileko alean idatzi zuen 'Euskal Musikagintza SL' artikuluan eta hori abiapuntutzat hartuta Mirari Martiarenak elkarrizketa egingo dio Hitzetik Hortzera saioan.

Hainbat musika proiektutan ibili ondoren, 'Benizze' da Beñat Goitiaren bakarkako proiektua: hiru lan argitaratu ditu eta bere sormenaren harra asetzeko eta bideratzeko lekua topatzen du bertan. Sormen prozesuaz gain, kontzertuak lotzeko duen lanari buruz arituko dira programan.

Gaur egun musikari lotuta dagoen arren, Beñat Goitiak bertsoarekin ere badu lotura: institutu garaian hainbat lagunekin hurbildu zen bertso eskolara eta modu berezian gogoratzen ditu bertako lagunartea eta ikasitakoa. Gerora abestietako letrak egiteko erabiltzen ditu bertan ikasitakoak. Gai-jartzaile lanak ere egin izan zituen eta, orain, distantziatik, mugimendu indartsu bezala ikusten du Arabako bertsolaritza.

Aste honetako programan ere, nola ez, izango da bertsoak entzuteko aukera. Alde batetik, Ordiziako bertsoak izango dira ikusgai: Tximista Sagardotegian bertso-afaria antolatu zuen Emaneurre taldeak eta bertsotan aritu ziren Aitor Mendiluze, Oihana Iguaran eta Sustrai Colina. Beste alde batetik, Iruñeko bertsoak entzun ahal izango dira: Bertsoaroko bigarren bertso jaialdia ekarriko dugu pantailara. Bertan, Alaia Martin, Amets Arzallus, Aroa Arrizubieta, Joanes Illarregi, Julio Soto eta Xabat Galletebeitiak egin zuten bertsotan, Maialen Belarra gai-jartzailearen esanetara

Iñigo Muguruza artista irundarra oroitzeko eta euskarazko lanak sustatzeko Elkar argitaletxeak, EHZ festibalak eta Antxeta irratiak elkarlanean antolatutako 'Paradisu Zinema' musika bekaren lehen deialdiko hautatua izan zen 'Benizze' artista irundarraren «ausardia eta freskura» oroitzen zituelako. 'Batu Gurera' lana aurkeztu zuen «ñabardura askotako musika elektronikoa, oso ikusgarria eta oso esplizitua…».

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco 'Benizze' izango da Hitzetik Hortzera saioko gonbidatua